Club Remeros del Eo
Itxura
Club Remeros del Eo | |
---|---|
Sorrera | 1954 (elkarte zaharra) 1980 (elkarte berria) |
Herria | Vegadeo, Asturias |
Kolorea(k) | zuria eta beltza |
Trainerua | Vegadeo |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Asturiasko Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | ez |
Webgunea | www.facebook.com |
Club Remeros del Eo Asturiasko Vegadeo herriko arraunketa taldea da.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1954. urtean sortu zen elkartea eta urte berean Eo ibaiko batel jeitsiera antolatzen hasi zen[2]. 1964an Espainiako batel txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen Remeros del Eo taldeak[3]. 1970. hamarkadan klubak ez zuen jarduerarik izan.
1980an izen berarekin elkartea eratu zuten herriko hainbat gaztek eta tostarteko arrauna eta olinpikoa jorratzen hasi ziren. Traineruan estropada oso bakan batzuk jokatu izan ditu Asturiasen; Asturiasko Printzearen bandera 1984an eta 1985ean eta 2001ean bi estropada, Avilesen eta Gijonen. Avilésko estropadan bigarren egin zuen Castropolen atzetik eta Luancoren aurretik[4].
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Batel Txapelketa (0): brontzezko domina 1964an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «CLUB REMEROS DEL EO» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Vegadeo progresa en el agua» La Nueva España 2010-08-11 (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Asturias, Fusión. (2009-05-28). «Surcando las aguas. Club Remeros del Eo. - fusionasturias.com» fusionasturias.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- ↑ «Regatas de CLUB REMEROS DEL EO» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).