Claddagh
Claddagh An Cladach | |
---|---|
Galway, Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Connacht |
Konderria | Galway konderria |
Hiria | Galway |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°16′09″N 9°03′23″W / 53.269037°N 9.056382°W |
Altuera | 85 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 85 (2006) |
Bestelako informazioa |
Claddagh (irlanderaz An Cladach, euskaraz "Hondartza Harritsua" esan nahi du), Irlandako Galway hiriaren erdigunetik hurbil kokatzen den gune bat da, bertan Corrib ibaiak bere urak Galway badian isurtzen ditu. Gune hau Galway hirian dagoen Espainiar Arkuarekin aurrez-aurre dago, bien artean Corrib ibaiak muga ezartzen duelarik.
Jatorriz, arrantzale herrixka bat zen, euren biztanleak nagusiki jarduera horren bidez bizia ateratzen zutelarik, eta XX. mendearen hasiera arte berezko nortasun sendoa zuen irlandera hiztunen kokalekua izan zen. XIX. mendean zehar Claddaghek bisitari eta idazle ugariren bisitak erakartzen zituen, halere 1930eko hamarkadan bertako usadiozko arrantzale etxolak erautsi eta gaur egungo etxebizitzak eraiki ziren. 1990eko hamarkadan Galway hiria dezente handitu eta zabaldu zenez, gaur egun Claddagh Galway hiriko auzo edo gunetzat hartu ohi da.
Claddagh munduan zehar eta batez ere Irlanda osoan ospetsua baldin bada, bere izena daraman Claddagh eraztunarengatik da.