Chuntos por l'aragonés
Itxura
Chuntos por l'aragonés dialektoetatik abiatuta aragoiera batua sortzeko ekimena da, 2005ean hasitakoa.
Consello d'a Fabla Aragonesa eta Ligallo de Fablans de l'Aragonés erakundeek, Zaragoza eta Huescako diputazioek, 45 udaletxek, 5 eskualdek, bestelako hainbat erakunde, enpresa edo elkartek eta 4.000 norbanako baino gehiagok sinatu eta sostengatu zuten prozesua.
Horren guztiaren emaitza nagusia Academia de l'Aragonés izeneko erakunde araugilearen sorrea izan zen, 2006an. Hala ere, adostasuna ez da erabatekoa izan, eta Sociedat de Lingüística Aragonesa erakundea prozesutik kanpo geratu da, euren eredu propioa proposatuz.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Aragoieraz)(Gaztelaniaz)Ekimenaren webgunea