Charles-Marie Widor
Charles-Marie Widor (Lyon, Frantzia, 1844ko otsailaren 21a - Paris, Frantzia, 1937ko martxoaren 12a) frantses musikagilea, organo-jotzailea eta irakaslea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1870-1933. urteetan Parisko Saint Sulpice elizako organo-jotzaile izan zen. 1890. urtean Parisko Kontserbatorioko organo-jotzaile irakasle postua hartu zuen C. Francken ondoren, eta 1896. urtetik aurrera Konposizio irakasle izan zen.
Widorrek XX. mende hasierako organo-jotzaile ospetsuak izan zituen ikasle: L. Vierne eta M. Dupré, besteak beste. Bestalde, A. Honeggerrek eta D. Milhaudek konposizioa ikasi zuten berarekin. Johann Sebastian Bachen organorako lan guztiak argitaratu zituen, eta orkestratzeari buruzko saio bat idatzi zuen.
Lan aipagarriak ditu: hamar sinfonia organorako, hiru opera, ballet-musika, ahotserako musika, elizarako musika eta poema sinfonikoak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles-Marie Widor |