Edukira joan

Cerioporus mollis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cerioporus mollis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaCerioporus
Espeziea Cerioporus mollis
BasionimoaDaedalea mollis

Cerioporus mollis Polyporaceae familiako onddo espezie bat da[1] Ez da erabiltzen sukaldean. Usteldura zuria sortzen du.

Sinonimoak: Trametes mollis, Polyporus mollis, Polyporus sommerfeltii, Antrodia mollis, Daedalea lassbergii, Daedaleopsis mollis, Datronia mollis, Cerrena mollis.

Kapela: Erresupinatua edo efuso-erreflexua, hainbat zentimetroko estaldurak osatuz, substratuari luze-zabal finkatuak. Kapelaren gainazalak eremu zirkularrak ditu, ilaunduna da eta kolorea marroi argitik marroi ilunera doa, ia beltza. Ertza antzua da eta gris-krema kolorekoa.

Poroak: Zabalak eta irregularrak dira, biribilak, luzeak eta urratuak, ale gazteetan okre kolorekoak eta helduetan tabako kolorekoak.

Haragia: Gaztetan, krema koloretik okrera doana, larrukara eta zaila, egoera lehorrean gogorra eta hauskorra, lupa baten laguntzaz, tomentuaren eta haragiaren artean lerro beltz bat ikusten da.[2]

Etimologia: Mollis epitetoa latinetik dator eta hau esan nahi du: malgua, leuna, biguna, samurra delikatua, gozoa atsegina, etab.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzako baliorik.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coriolopsis gallica delakoaren ale helduekin nahas daiteke, baina honen poroak askoz hobeto eratuak daude eta fruktifikazioak handiagoak hirtsutuak dira, haragia marroia du eta ez du lerro beltzaxkarik.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan zehar, hostozabalen hildako egurretan, enbor etzanetan, eroritako adarretan, baita zuhaitz beraren gainean ere; bereziki zuhaitz hauetan: Fagus, Salix, Alnus, baita koniferoetan ere.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, El Salvador, Honduras, Ekuador, Brasil, Europa, Errusia, Erdialdeko Asia, Hego-ekialdeko Asia, Erdialdeko Afrika, Txina, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 646 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Cerioporus mollis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]