Edukira joan

Celsius gradu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Celsius» orritik birbideratua)
Celsius gradu
Neurtzen duCelsius temperature (en) Itzuli
SI sistemarako konbertsioabaliorik ez
Honen izena daramaAnders Celsius
Ikurra, °C, °C, °С, °C, °C eta °C

el go de justin

Anders Celsius.

Gocelsius gradua edo gradu zentigraduak °C ik idazten dira. Anders Celsiusek sorturiko unitatea da bere tenperatura eskalarako. Unitate hori Nazioarteko Unitate Sisteman agertzen da eta nazioartean erabiliena da.

Uraren arabera eraikitzen da, 0 tenperatura izotz puntuan jarriz eta 100 gradu irakite-puntuan, biak atmosfera bateko presioan neurtuak. Bien arteko aldea 100 zatitan zatitzen da, eta haietako bakoitza Celsius gradu bat da.

Unitateen arteko harremana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Celsuis gradu bat (1 °C) eta kelvin gradu bat (1 K) berdinak dira, lehena eta bigarrenaren definizioa bera baita baina kelvinak zero absolututik neurtzen baitira.

Horrela, Kelvinetan dagoen tenperatura Celsiusetan emateko, edo alderantziz, honako ekuazioa egin behar da:

  • Tenp. (°C) = Tenp. (K) - 273,15 (izan ere -273,15 da zero absolutuaren balioa)

Fahrenheit graduetara pasatzeko, Celsius tenperatura bider 1,8 egin behar da (9/5) eta ondoren, 32 gehitu.

  • Tenp. (°F) = 1,8 x Tenp. (°C) + 32

Alderantzizko operazioa egiteko:

  • Tenp. (°C) = (Tenp. °F - 32) / 1,8.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]