Edukira joan

Bizizaleak ingurumen dokumentazioko zentroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilboko Yohn jauregiko dokumentazioko zentroaren egoitza.

Bizizaleak ingurumen dokumentazioko zentroa Euskal Herriko mugimendu ekologistaren artxibo historikoa da. 1989an abiatu zen, Ekologistak Martxan elkarte ekologistako Bizkaiko batzorde batek bultzaturik, eta Bilboko Udalaren laguntza izan du orduz geroztik. Bilboko Yohn jauregian du egoitza, eta ingurumenaren arloko eta garapen orekatuaren arloko gaietan espezializatua dago.

Bere bilduma herritarren eskura jartzeaz gainera, hainbat jarduera antolatzen du, hala nola Ekoeskola ikastaroa: ingurumen arazoei nola aurre egin azaltzeko hitzaldi eta txangoak.[1]

Gaur egun ere, Ekologistak Martxan talde ekologistaren eskutik lan egiten du. Garai batean dokumentazio zentroaren katalogoa Internetez kontsulta zitekeen.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]