Billie Piper
Billie Piper | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Leian Paul Piper, Lianne Paul Piper |
Jaiotza | Swindon, 1982ko irailaren 22a (42 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Swindon North London Easebourne |
Lehen hizkuntza | Ingeles britainiarra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Chris Evans (en) (2001eko maiatzaren 6a - 2007) Laurence Fox (2007ko abenduaren 31 - 2016) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Sylvia Young Theatre School (en) Bradon Forest School (en) |
Hizkuntzak | Ingeles britainiarra |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, aktorea, abeslaria, dantzaria, antzerki aktorea, zinema aktorea, ahots-aktorea eta film-zuzendaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | pop musika dance popa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Innocent Virgin Records |
billiepiperofficial.com | |
|
Billie Paul Piper (jaiotzez Leian Paul Piper, Swindon, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1982ko irailaren 22a - ) Ingalaterrako abeslaria eta zinema, telebista eta antzerkiko aktorea da.
15 urte zituela "Because We Want To" abestiarekin Erresuma Batuko zerrendetan lehen postura iritsi zen, hori lortzen zuen lehen emakumezkoa izan zen. Aktore lanetan Doctor Who telesailean Rose Tylerren papera antzezteagatik ezaguna da, doktorearen bidaia-laguna.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leian Paul Piper izenarekin jaio zen 1982an Swindonen, baina urtebete bete aurretik gurasoek izena aldatu zioten eta Billie bihurtu zen[1]. Bost urterekin dantza klaseak hartzen hasi zen eta zazpirekin Estatu Batuetako edarien iragarkietan azaldu zen. Hamabi urte zituela Londresko Sylvia Young Theatre Schoolerako beka bat lortu zuen eta han egin zituen ikasketak[2]. Hamalau urterekin Evita filmean azaldu zen[2].
Musika ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurrentzako larunbat goizetako Scratchy & Co. telesaiorako aukeratu zuten, eta Smash Hits pop aldizkariko iragarkia ere egin zuen.
1998an, 15 urte zituela, Erresuma Batuko zerrendetako lehen postura iritsi zen, hori lortzen emakumezko gazteena izan zen gainera[3]. Hurrengo singlea "Girlfriend" ere iritsi zen lehen postura. Abesti hauek jasoz eta berriekin Honey to the B diskoa atera zuen eta 300.000 kopia saldu zituen Erresuma Batuan, platino diskoa bihurtuz. Zeelanda Berrian platino-bikoitza izan zen. 1999an BRIT Awards sarietarako bi izendapen jaso zituen eta Smash Hits Poll Winners' partyren bi sari jaso zituen. Ondoren Asiako tourrari ekin zion eta Japoniara iristerakoan Pokémon: The First Movierako abesti bat grabatu zuen, "Makin' My Way (Any Way That I Can)"[4].
2000. urtean Walk of Life atera zuen, bigarren diskoa. Aurrez bi single atera zituen, "Day & Night" eta "Something Deep Inside". Arrakasta izan bazuen ere ez zen lehenengo diskoaren hainakoa izan. 2001ean Juliet Peters izeneko emakumezko baten aurka deklaratu behar izan zuen epaitegian, Billie Piperri eta haren familiari heriotza mehatxuak egiteagatik[5].
2003an iragarri zuen musika alde batera utzi eta aktore ibilbidean zentratuko zela[6].
Aktore ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Calcium Kid eta Things to Do Before You're 30 filmetan agertu zen[7] eta berehala Doctor Who telesailerako aukeratua izan zen. 16 urte ziren telesaila amaitu zenetik eta aro berriko lehen protagonista bikotea osatu zuen Christopher Ecclestonekin[8]. Denboraldi bakarra egin zuen Christopher Ecclestonek eta ondoren David Tennantek hartu zuen haren lekua. Billie Piperrek Rose Tyler bidaia-lagunaren papera bete zuen eta egindako lanarengatik hainbat sari jaso zituen, National Television Awards (2005 eta 2006)[9], The South Bank Show Awards (2006), best new TV talent (2006) eta TV Quick and TV Choice Awards (2006) besteak beste[10]. 2006an utzi zuen telesaila, "Doomsday" atalean. Gerora agerpen puntual batzuk egin zituen Doctor Who telesailean, 2008an 3 atal eta 2010an beste bat. 2013an ere itzuliko zen atal baterako, baina pertsonai desbedin bat izan zen, "The Moment".
2007 eta 2012 artean Secret Diary of a Call Girl telesailean Hannah Baxter izan zen[11]. 2014an beldurrezko Penny Dreadful telesailean Brona Croft izan zen, irlandar inmigrante pobre bat lehenaldi ilun batetik ihesi doana. Bigarren denboraldian Victor Frankensteinek berpiztu eta "Lily" izena eman zion[12].
2019an zuzendari eta gidoilari rolean debuta egin zuen Rare Beasts filmearekin. Billie Piper bera izan zen protagonista[13]. 2020an I Hate Suzie telesailean protagonista eta sortzaileetako bat izan zen eta telesail arrakastatsua izan zen.
Antzerki lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007an Treats antzeztu zuen eta ordutik aurrera ia urtero egin du lan antzerkian. Besteak beste 2016 eta 2018 artean Federico García Lorcaren "Yerma" lana egin zuen Young Vic (Londres) eta Park Avenue Armory (New York) antzokietan. Lan honengatik 2017an emakumezko protagonista onenaren Laurence Olivier Award saria irabazi zuen[14].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1996 | Evita | Juan Perónen autografoa eskatzen duen neska | Kreditu gabea |
The Leading Man | neska | ||
2004 | The Calcium Kid | Angel | |
2005 | Things to Do Before You're 30 | Vicky | |
Spirit Trap | Jenny | ||
2010 | Animals United | Bonnie (ahotsa) | |
The Raven | Raven | Laburmetraia | |
2016 | City of Tiny Lights | Shelley | |
2017 | Beast | Grace | Laburmetraia |
2018 | Two for Joy | Lilah | |
2019 | Rare Beasts | Mandy | Protagonista, zuzendaria eta gidoilaria |
Eternal Beauty | Nicola | ||
2022 | Catherine Called Birdy | ||
Scoop | Sam McAlister |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2003 | The Canterbury Tales | Alison Crosby | atal bakarra |
2004 | Bella and the Boys | Bella | Telefilmea |
2005 | ShakespeaRe-Told | Hero | atal bakarra |
2005–2006, 2008, 2010 |
Doctor Who | Rose Tyler | 34 atal |
2006 | The Ruby in the Smoke | Sally Lockhart | Telefilmea |
2007 | Mansfield Park | Fanny Price | |
The Shadow in the North | Sally Lockhart | ||
2007–2011 | Secret Diary of a Call Girl | Hannah Baxter | 32 atal |
2010 | A Passionate Woman | Betty | 2 atal |
2012 | True Love | Holly | atal bakarra |
2013 | Doctor Who | "The Moment" | atal bakarra |
2014 | Playhouse Present | Badger | atal bakarra |
2014–2016 | Penny Dreadful | Brona Croft / Lily Frankenstein | 27 atal |
2018 | Collateral | Karen Mars | 4 atal |
2020–2022 | I Hate Suzie | Suzie Pickles | 11 atal eta sortzaileetako bat |
Coming Undone | Terri White | Garapen bidean | |
Kaos |
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Antzezlana | Pertsonaia | Antzokia |
---|---|---|---|
2007 | Treats | Ann | Garrick Theatre |
2011–2012 | Reasons to Be Pretty | Carly | Almeida Theatre |
2012–2013 | The Effect | Connie | Royal National Theatre |
2014 | Great Britain | Paige | |
2016 | Yerma | Yerma | Young Vic |
2017 | |||
2018 | Park Avenue Armoury |
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Honey to the B (1998)
- Walk of Life (2000)
- The Very Best Of Billie Piper (2005) - abesti onenen bilduma
Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Because We Want To" (1998)
- "Girlfriend" (1998)
- "She Wants You" (1998)
- "Honey to the Bee" (1999)
- "Thank ABBA For The Music" (1999)
- "Day & Night" (2000)
- "Something Deep Inside" (2000)
- "Walk of Life" (2000)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Family Detective» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
- ↑ a b (Ingelesez) «Billie Piper - Biography» HELLO! 2009-10-08 (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
- ↑ (Ingelesez) Pidd, Helen. (2008-01-04). «The Guardian profile: Billie Piper» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
- ↑ (Ingelesez) Original Soundtrack - Pokemon: The First Movie Album Reviews, Songs & More | AllMusic. (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
- ↑ «Billie Piper 'needs head cut off', said telephone threats» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
- ↑ (Ingelesez) «News» Radio Times (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
- ↑ (Ingelesez) «BBC Two - Things to Do Before You're 30» BBC (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
- ↑ (Ingelesez) «Rose's Doctor Who Return Would Be Better With Eccleston Than Tennant» ScreenRant 2022-09-07 (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
- ↑ (Ingelesez) Dr Who scores TV awards hat-trick. 2006-10-31 (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
- ↑ (Ingelesez) Doctor Who lands three TV awards. 2006-09-05 (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
- ↑ (Ingelesez) Ellen, Barbara. (2008-09-06). «Piper dreams» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
- ↑ (Ingelesez) «Lily Played by Billie Piper - Penny Dreadful | SHOWTIME» SHO.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
- ↑ (Ingelesez) Grierson, Tim; Critic2019-08-31T12:20:00+01:00, Senior US. «‘Rare Beasts’: Venice Review» Screen (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
- ↑ (Ingelesez) Clapp, Susannah. (2016-08-07). «Yerma five-star review – Billie Piper is earth-quaking as Lorca's heroine» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Billie Piper |
- (Ingelesez) Billie Piper (IMDb)