Edukira joan

Bacteroides

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bacteroides
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaBacteroidota
KlaseaBacteroidia
OrdenaBacteroidales
FamiliaBacteroidaceae
Generoa Bacteroides
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Bacteroides generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak. Genero honen bakterioak anaerobio hertsiak dira, eta ez dute esporarik sortzen. Heste-floraren kide garrantzitsuenetarikoak dira (gizakiaren gorotz gramo batean 1011 mota honetako bakterioak baitaude).

Bacteroides-ek esfingolipidoak ditu bere zelula mintzean. Hori ez da ohikoa bakterioen artean, eukariotoengan gauza arrunta bada ere.

Animalia hausnarkarien errumenean funtsezko zeregina burutzen dute bakterio hauek, landare-polisakaridoen zelulosa hidrolizatzen baitute.

Bacteroides-en ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:

Bacteroides gehienak ez dira patogenoak, hesteetako saprofito eta jankide arruntak baizik. Bacteroides fragilis espeziea, hala ere, patogeno izan daiteke zenbait kasutan: esaterako, heste-flora normala gorputzaren atal esterilak inbaditzen dituenean, hesi anatomikoren bat puskatutakoan. Honelako kasuetan apendizitis, peritonitis eta septizemia eragiten ditu. Bakterioak erresintentzia handia du penizilina eta beste antibiotikoekiko, eta infekzioaren tratamendua korapilatsua izaten da sarritan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bacteroides Aldatu lotura Wikidatan