Edukira joan

Australiar aborigen bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Australiar Aborigen Bandera
Australian Aboriginal flag
 Australia bandera
Erabilera
Proportzioa 2:3 edo 1:2
Erabakia Sorrera: 1971
Sortzaileak:
Harold Thomas
Ofizialtasuna: 1995eko uztailaren 14a
Koloreak
Gorria
Horia
Beltza

Australiar aborigen bandera, Australiako aborigenek hasiera batez Native title kanpainan zehar erabiltzen hasi eta ondoren aborigenen ikur gisa hedatu zen bandera bat da. 1971n Harold Thomas aborigen artistak sortu zuen.

Banderaren goialdeko erdia beltza da eta behealdekoa gorria, bien erdian borobil hori batekin.

Harold Thomas sortzailearen arabera, banderaren koloreek esanahi hau dute:

  • Beltza: Australiako aborigen herriak.
  • Borobil horia: Eguzkia, biziaren babeslea eta emailea.
  • Gorria: lur gorria, ospakizunetan erabilitako gorria eta aborigenek lurrarekin duten harreman espirituala.

1971ko uztailaren 12an, Aborigenen Egun Nazionalean (National Aborigines' Day), lehenbizikoz erabilia izan zen. Handik gutxira, 1972an Aboriginal Tent Embassy delakoak Canberran eraili zuen, piskanaka aborigenen aldarrikapenen ikur gisa hedatuz.

1995eko uztailaren 14an, Australiako Gobernuak bertako australiar bandera ofizialtzat onartu zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]