Bizkaiko campusa 2017 | |
---|---|
Helburuak |
|
Data | 2018ko udaberria |
Kontaktua | [email protected] |
Izen-emateak | |
Fakultateen arabera, ikus testua |
Unibertsitatearen zeregin nagusietakoa ezagutza zabaltzea da, hortik Euskal Herriko Unibertsitateak, Eman ta zabal zazu Iparragirreren esaldi sonatua bereganatu izana.
Wikipedia entziklopedia askeak eta kolaboratzaileak, oso antzeko helburuak ditu: munduko ezagutza oro gizaki guztien eskura jartzea. Wikipediak gaur egun 46 milioi artikulu ditu 299 hizkuntzetan eta munduko 6. webgune bisitatuena da. Euskara bezala hizkuntza txiki eta gutxituentzat sekulako aukera izan da entziklopedia hau, bestela izugarri garestiak diren baliabideak aurrezten baititu.
Unibertsitatea eta Wikipedia, biak ezagutza hedatzeko asmoa duten erakundeak dira: bata hezkuntzara eta ikerketara bideratua, eta bestea, entziklopedia kolaboratzaile bat da. Bien arteko elkarlana aberasgarria delako, batak bestea laguntzen eta hobetzen duelako, elkarlana ezinbestekoa da.
Nola egin dezakegu lan elkarrekin?
[aldatu iturburu kodea]Unibertsitatean hezkuntza mailan egiten den lana eta Wikipedia editore-lanak elkar batuta. Aprobetxa dezagun unibertsitatean ikasleek egiten dituzten lanak, ikasten dituzten gaiak, haien jakin-minak eta abar... Euskarazko Wikipedia handitzeko eta hobetzeko. Horretarako, hautazko kreditu bateko ikastaro hau prestatu dugu.
Irakaslea bazara orrialde honetan aurki ditzakezu hainbat lotura interesgarri, dagoena eta ez dagoena zer den jakiteko.
Noren artean antolatuko da?
[aldatu iturburu kodea]- Euskal Herriko Unibertsitateako fakultate desberdinetako irakasleak
- Euskal Wikilarien Kultura Elkartea
Helburua
[aldatu iturburu kodea]- 12-16 urteko ikasleek behar dituzten kalitatezko 1.000 artikuluak lantzea, horretarako diziplina bakoitzan artikulu zehatzak esleituz.
- Zientzia bakoitzaren oinarrizko jakintzako artikuluak garatzea
- Kasu batzuetan, zientzia horretako ezagutza zehatzen inguruko artikuluak garatzea
- Gaurkotasuna duten gaiak lantzea, Komunikazio irakasle eta ikasleekin
- Artikuluen balio pedagogikoa handitzea hezkuntza ikasleekin
- Vikidiako artikuluak lantzea Lehen Hezkuntzako graduko ikasleekin.
Ikastegiak
[aldatu iturburu kodea]Hauek dira EHUren Bizkaiko campusean dauden ikastegiak. Bakoitzarekin landuko ditugun ikastaroak hemen azpian agertuk odira.
-
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Lanaren ebaluazioa
[aldatu iturburu kodea]Irakasle bakoitzak egindako lanak ebaluatzeko modu ezberdinak izango ditu. Orokorrean, Wikipedian bertan ebaluatuko ditu, behar diren moldaketak bertan eginez. Formatu aldetik, Wikilariek laguntza teknikoa emango dute, eta irakasleak eskatzen badu, egindako lanaren ebaluazio tekniko bat bidaliko die irakasleei.
Baliabideak
[aldatu iturburu kodea]Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak tutoretza eta jarraipena egingo duen wikilari bat jarriko du. Ikasleekin zein irakasleekin hitz egiteko eta lan guztiak koordinatzeko. On-line laguntza emateaz gain, lanak, formatu aldetik, zuzendu eta egokituko ditu. Lanen ebaluazioa egingo du formatuaren egokitasunaren aldetik Wikipediako ohiko irizpideak jarraituta.