Edukira joan

Antonio Añoveros

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Añoveros
Bilboko Gotzaina

1971ko abenduaren 3a - 1978ko irailaren 25a
Pablo Gurpide - Luis Maria Larrea
Elizbarrutia: Bilboko elizbarrutia
bishop of Cadiz y Ceuta (en) Itzuli

1964ko apirilaren 2a - 1971ko abenduaren 3a
Tomás Gutiérrez Díez (en) Itzuli - Antonio Dorado Soto (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Cadiz y Ceuta (en) Itzuli
apezpiku tituludun

1952ko abuztuaren 25a - 1964ko apirilaren 2a
Teodor Bensch (en) Itzuli - James Louis Flaherty (en) Itzuli
Elizbarrutia: Diocese of Tabuda (en) Itzuli
apezpiku laguntzaile

1952ko abuztuaren 25a - 1964ko apirilaren 2a
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Málaga (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaIruñea1909ko ekainaren 13a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1987ko urriaren 24a (78 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Antonio Añoveros Ataun (Iruñea, 1909ko ekainaren 13a - Bilbo, 1987ko urriaren 24a) euskal apezpikua izan zen.

1933ko uztailaren 25ean presbitero ordenatu zuten.

1936ko abuztuaren 23an Bardeako fusilamenduak ikusi zituen biktimei laguntza izpirituala ematera bidali baitzuen Iruñeko apezpikuak.[1][2]

1952ko abuztuaren 25an, Tabudako apezpiku eta Malagako apezpiku laguntzaile izendatua eta urriaren 12an ordenatua zen.

1964 eta 1971 artean, Cádiz eta Ceutako apezpikua izan zen, 1954 eta 1964 artean laguntzailea izan zen lekua berean. 1971 eta 1978 artean Bilboko apezpikua izan zen.

Abertzaletzat hartua, frankismoaren bukaeran orduko liskar handienetariko bat sortu zuen 1974ko otsailaren 24an Euskal Herriko izaera kultural eta linguistikoa aintzat hartzeko deia egin zuen pastoraltza argitaratuz. ETAk Luis Carrero Blanco almirantea erail eta hilabete gutxi ondoren argitaratua izana, Añoveros Espainiaren batasunaren aurkako eraso iraultzaile egozteagatik salatua izan zen. Carlos Arias Navarro Espainiako presidenteak Añoveros eta bere bikarioa zen Ubieta López atxilotu zituen bere etxean.

Espainiako Gobernua saiatu zen Añoveros Espainiatik botatzen. Añoverosek ezetz eta bakarrik Paulo VI.aren agindupean egingo zukeela esan zuen. Egozteko aginduak konkordatuaren bortxaketa esan nahi zuenez Vatikanoak eskumikua aipatu zuen. Ariasek, azkenean, agindua bertan behera utzi egin behar zuen.

Antonio Añoverosen pastorala (1974-02-24)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behean dagoen sermoiak bihurtu zuen Antonio Añoveros Espainia mailan ezagun:

« Euskal Herriko biztanleen bizikidetzari eta gure elizbarrutiari kalte gehien egiten dien arazoetako bat euskal gatazka izenez ezaguna da. Zertan datza arazo hori? Oinarri-oinarrizkoa bakarrik aipatuta, honela azal daiteke: zenbait herritarrek, bakoitzak bere ñabardurekin bada ere, euskal herria zapalduta dagoela baieztatzen dute eta haren eskubideak aitor daitezen eskatzen dute; beste herritar batzuek, ordea, errefusatu egiten dute salaketa hori, haserre, eta egoera aldatzeko saio guztiak gizarte-sistemaren aurkako eraso larria direla aldarrikatzen dute. (…)

Euskal herriak berariazko ezaugarri kultural eta espiritualak ditu, eta horien artetik nabarmentzekoa da milaka urte dauzkan hizkuntza. Ezaugarri berezi horiek berariazko nortasuna ematen diote herriari, egun Espainiako estatua osatzen duten herrien artean. Espainiako estatuko gainerako herriak bezalaxe, euskal herriak ere eskubide osoa du berezko nortasuna mantentzeko, bere ondare espirituala lantzeko eta garatzeko, inguruko herriekiko truke osasungarriari kalterik egin gabe, bidezko askatasuna aitortuko dion antolamendu soziopolitiko baten barruan. Baina, egungo egoeran, euskal herriak eskubide horretaz gozatzeko oztopo latzak ditu. Euskararen erabilera mugatua dago, nabarmen, maila guztietako irakaskuntzan eta komunikabideetan (prentsa, irratia, telebista). Adierazpen kulturalak ere bereizketarik gabe kontrolatzen dituzte. Elizbarrutiaren egoera zehatz honetan, Kristoren salbamena iragartzeko eta gogora ekartzeko, Elizak aholkua eta adorea eman behar ditu, behar bezala aldatzeko (…) gure herriko egoerak (…).

»
Antonio Añoveros, “El cristianismo, mensaje de salvación para los pueblos”,1974ko otsailaren 24an Bizkaiko elizetan irakurritako sermoia, 1751

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Tomás Gutiérrez Díez
Cádiz eta Ceutako apezpikua
19641971
Ondorengoa
Antonio Dorado Soto


Aurrekoa
Pablo Gurpide Beope
Bilboko apezpikua
19711978
Ondorengoa
Luis Maria Larrea Legarreta
  1. (Gaztelaniaz) «En Valcaldera (Navarra), 52 REPUBLICANOS fueron FUSILADOS en agosto de 1936, por criminales franquistas, con la bendición de la iglesia católica» RecueRda RepúBlica, documento memoria 2017-08-31 (Noiz kontsultatua: 2019-03-28).
  2. (Italieraz) admin. LOS CULPABLES. PAMPLONA 1936 : Galo Vierge | controappuntoblog.org. (Noiz kontsultatua: 2019-03-28).