Andrés Solar
Andrés Solar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gijón, 1955eko abuztuaren 25a |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | asturiera |
Heriotza | 1984ko abenduaren 27a (29 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania asturiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Kidetza | Conceyu Bable Xunta Pola Defensa de la Llingua Asturiana Academia de la Llingua Asturiana |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ensame Nacionalista Astur (en) |
Andrés Manuel Solar Santurio, Andrés Solar izenaz ezagunagoa (Gijón, Espainia, 1955eko abuztuaren 25a-1984ko abenduaren 27a), asturierazko idazlea eta asturiar ezker nazionalistako militantea izan zen. Surdimientuko egile onenetakotzat jotzen da, 29 urterekin gazte hil bazen ere.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andrés Solar El Fondónen jaio zen, Deva parrokian, Gijónen. Nekazarien sema zen, eta tokiko eskola publikoan egin zituen lehen hezkuntzako ikasketak. 1978an, hizkuntzaren aldeko mugimenduan sartu zen, eta kulturan zein politikan lanean jardun zuen buru-belarri.[2]
Hurrengo zazpi urteetan, prentsa artikuluak argitaratu zituen, baita literatura sariak irabazi ere, Gijóngo Herri Unibertsitateko irakaslea izan zen, Asturiasko Hizkuntzaren Akademiako kide, Xaréu Titeres antzerki taldearekin lankidetzan aritu zen. Conceyu Bableko kide ez ezik, Xunta Pola Defensa de la Llingua Asturianako eta Ensame Nacionalista Astur alderdi ezkertiarreko kide izan zen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Rubiera, Ramón. (2004). Obres inédites. Academia Llingua Asturiana ISBN 9788481683622. (Noiz kontsultatua: 2017ko abuztuaren 2a).
Artikulu hau Asturiasko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |