Edukira joan

Ana Sofia Prusiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Sofia Prusiakoa

duke

Bizitza
JaiotzaKönigsberg1527ko ekainaren 11
HeriotzaLübz1591ko otsailaren 6a (63 urte)
Hobiratze lekuaSchweringo katedrala
Familia
AitaAlbert, Duke in Prussia
AmaDorothea of Denmark
Ezkontidea(k)John Albert I, Duke of Mecklenburg (en) Itzuli  (1555eko otsailaren 24a, 1555 (egutegi gregorianoa) -  1576ko otsailaren 12a)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHohenzollern dinastia
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Find a Grave: 141913078 Edit the value on Wikidata

Ana Sofia Prusiakoa (Königsberg, 1527ko ekainaren 11Lübz, 1591ko otsailaren 6a) alemaniar noblea izan zen. Prusiako dukesa zen, jaiotzagatik, eta Mecklenburgeko dukesa, ezkontzagatik.

Ana Sofia Prusiakoa Alberto I.a Prusiakoaren (1490-1568) eta Dorotea Danimarkakoaren (1504-1547), Frederiko I.a Danimarkakoa erregearen alaba, alaba nagusia eta biziraun zuen bakarra izan zen. Naturopatian eta ginekologian hezkuntza zabala jaso zuen amarengandik. 1546an, Prusiako Estatuak "dotearen zerga" onartu zuen, ezkontzen zenean jasoko zituen 30.000 florinak emateko.

1555eko otsailaren 24an ezkondu zen Wismarren Mecklemburgeko Joan Alberto I.a dukearekin (1525-76). Ezkontza-opari gisa, aitak senarraren eta Ulrike Mecklenburgekoa anaiaren arteko liskarrean mediazio lanak egin zituen. Ezkontzaren ondorioz, Joan Alberto dukeak Wismarko Fürstenhof jauregia estilo errenazentistan dekoratzea eskatu zuen. Ezkondu ondoren, Joan Alberto eta haren emaztea jauregi honetara joan ziren bizitzera.

Joan Alberto I.ak eta Ana Sofiak hiru seme-alaba izan zituzten; ama maitekorra izan zela esaten da. Joan Alberto I.ak aitaginarrebaren aliatu leiala izaten jarraitu zuen Germaniako Erromatar Inperio Santuan eta Livonian. Alberto dukeak oinordekoak izan aurretik, hainbat aldiz saiatu zen, arrakastarik gabe, Joan Alberto I.a Prusiako dukerrian bere oinordekoa eta ondorengoa izan zedin.

Joan Alberto I.a 1576an hil ondoren, Ana Sofia Wittumera joan zen Lübzen, eta 1591n hil zen. Schwerineko katedralean lurperatu zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]