Munarrizketa
Munarrizketa | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Erdialdea |
Udalerria | Leotz |
Administrazioa | |
Mota | leku |
Izen ofiziala | Amunarrizqueta |
Posta kodea | 31395 |
Herritarra | munarrizketar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°37′44″N 1°33′39″W / 42.62889°N 1.56083°W |
Garaiera | 647 metro |
Distantzia | 33,5 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 7 (2021) |
Munarrizketa[1][a] Orbaibarrako Leotz udalerriko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.
2021 urtean 7 biztanle zituen.
Bertako biztanleak munarrizketarrak dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munarrizketa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Amunarrizqueta
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Munarrizqueta (1027)
- Munarizquita (1137)
- Monarisgutia (1172)
- Munarrizqueta (1280)
- Munarrizqueta (1366)
- Munarrizqueta (1534)
- Amunarriz q ta (1587)
- Munarrizqueta (1802)
- Munarrizketa (1974)
- Amunarrizketa (1998)
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munarrizketa Erdialdea eskualdean dago, Orbaibar ibarrean eta Leotz udalerrian.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leotz udalerria Nafarroa erdialdean dago Erriberriko merindadean eta Nafarroako hiriburutik 34 kilometrora.
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leotz udalerriko klimaren ezaugarri mediterraneoak bai batez besteko tenperaturan (12,5 gradu) bai batez besteko prezipitazioetan (600-900mm batez beste) ikusten dira. Aldaketa termikoa handia da, eta 20 gradurainoko aldea egon daiteke udaberriko eta udazkeneko egun askotan. Udan bi hilabete idor izaten dira, uztaila eta abuztua. Urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartean dira.
Gizakiaren eragina dela eta, jatorrizko basoen azalera asko gutxitu da, eta mantendu den guneetan ameztiak nabarmentzen dira. Horrez gain, XIX. mendetik aurrera egindako birlandaketen ondorioz, Austriatik ekarritako pinu lariziarren (Pinus nigra) eta beltzen 351 hektarea daude.
Estazio meteorologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leotzen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Barasoain pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 524 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Barasoain, 1975-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 20.0 | 22.0 | 27.0 | 29.0 | 36.0 | 40.0 | 42.0 | 41.0 | 37.0 | 31.0 | 25.0 | 18.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.2 | 10.9 | 14.3 | 16.1 | 20.6 | 25.3 | 28.4 | 28.7 | 23.8 | 18.6 | 12.6 | 9.5 | 18.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.4 | 9.1 | 10.7 | 14.7 | 18.8 | 21.4 | 21.8 | 17.9 | 13.8 | 8.6 | 5.7 | 12.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 1.9 | 3.9 | 5.3 | 8.7 | 12.2 | 14.4 | 15.0 | 12.0 | 8.9 | 4.6 | 2.0 | 7.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.5 | -9.0 | -10.0 | -3.0 | 0.0 | 2.0 | 7.0 | 7.0 | 2.0 | -3.0 | -7.0 | -11.0 | -11.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 44.2 | 34.6 | 41.8 | 66.6 | 55.1 | 42.6 | 25.3 | 28.8 | 43.9 | 54.3 | 59.9 | 51.7 | 548.8 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 46.0 | 22.0 | 44.0 | 40.0 | 42.0 | 38.5 | 39.0 | 86.0 | 95.0 | 44.0 | 53.0 | 40.0 | 95.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.5 | 9.0 | 8.0 | 10.7 | 10.5 | 6.4 | 5.1 | 4.9 | 5.4 | 9.8 | 11.4 | 10.9 | 102.5 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.9 | 1.1 | 0.9 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 1.2 | 4.7 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gartzia V.a Ramiritz erregeak 1137an eman zion Iratxeko monasterioari herriko jaurerria, 2400 sosen truke. 1847an Orbaibarrako udalerrirena zen eta egun horretan bertan eraiki zuen bere kontzejuetxea. Orba banatu zenean, Leotz udalerrian sartu zen. XX. mendearen hasieran landa-kooperatiba bat eratu zen. Nafarroako Foru Aldundiaren tutoretzapeko kontzeju izendatu zuten 1963ko irailaren 13an.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021 urteko erroldaren arabera 7 biztanle zituen Munarrizketak.[5]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
5 | 6 | 6 | 6 | 5 | 5 | 5 | 8 | 8 | 9 | 10 | 11 | 11 | 10 | 8 | 7 | 7 | 7 | 7 | 5 | 5 |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 331 linea zerbitzua ematen dio kontzeju honi. Herriak autobus geldialdi bakarra du herrian, Tafallarantz eta Uzkitarantz.
|
Autobus zerbitzuak lan egin dezan, 331 linea eskariaren araberako linea baita, bidaia aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erreserbatu behar da.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Leotz udalerria atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[6]
Koldo Zuazok, 2010ean, Leotz udalerria ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[7]
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Leotz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %15,04k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 15,10k eta 2018n % 28,20k. Euskal hiztun gehien dituen Erriberriko merindadeko udalerria da.
2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Bartolome eliza, XII. mendean eraikitako krisitiau eliza.
- Munarrizketako jauregia, Erdi Aroko jauregia.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Munarrizketa - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ .
- ↑ Barasoaingo estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Munarrizketa» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.