Edukira joan

Aleksandr Herzen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aleksandr Herzen

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakАлександр Иванович Герцен
JaiotzaMosku1812ko martxoaren 25a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaParis1870eko urtarrilaren 9a (juliotar egutegia) (57 urte)
Hobiratze lekuaCimetière du Château (en) Itzuli
Père Lachaise hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaIvan Yakovlev
Ezkontidea(k)Natalya Zakharyina (en) Itzuli  (1838ko maiatzaren 9a -
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Physics and Mathematics of Moscow Imperial University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea, kazetaria, autobiografialaria, literatura-kritikaria, prosalaria, iritzi-kazetaria, pedagogoa, politikaria, irakaslea eta iraultzailea
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Iskander
Genero artistikoaProsa
opinion journalism (en) Itzuli
literatura kritika

IMDB: nm0381260 iTunes: 512796945 Find a Grave: 35310735 Edit the value on Wikidata

Aleksandr Ivanovitx Herzen(errusieraz: Алекса́ндр Ива́нович Ге́рцен; Mosku, 1812ko apirilaren 6a - Paris, 1870eko urtarrilaren 21a) errusiar filosofo eta idazlea izan zen. Hasieran Hegelen idealismoaren joerakoa zen; gero materialismora aldatu eta Feuerbach eta Bakuninen ideietara hurbildu zen. Errusiako populismoaren sortzailea izan zen. Ordena sozial eta ekonomikoaren errotiko aldaketa nekazari komunitateetan oin hartuz eta fase kapitalista saihestuz egin zitekeela aldezten zuen. Bere ideiengatik kartzela (1834) eta barne erbestea jasan ondoren, Parisa joan zen (1847). Handik ere egotzi zutelarik (1851), Nizan, Londresen eta Genevan bizi izan zen geroago. 1855-1869 urteetan Ipar izarra eta Kolokol (Ezkila) ezkutuko aldizkariak argitaratu zituen. Errusian zabalkunde handia izan zuten, bigarrenak batez ere. Bere-berea zuen sozialismo utopikoaren gaineko ikuskera obra askotan azaldu zuen: Ideia iraultzaileak Errusian garatzeari buruz (1851), Errusiako herria eta sozialismoa (1855). Literaturan ere, eite politikoa duten zenbait obra idatzi zituen: Nor da erruduna? (1847) eleberria; Krupov doktorea (1847) eta Mika lapurra (1848) ipuinak. Bestalde, 1848ko gertakariak deskribatu zituen Italia eta Frantziako gutunak (1850) obran.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandr Herzen Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Errusiar Inperioa
Artikulu hau Errusiar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.