Edukira joan

Albert Marth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Albert Marth

Bizitza
JaiotzaKołobrzeg1828ko maiatzaren 5a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaHeidelberg1897ko abuztuaren 6a (69 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, fisikaria eta discoverer of asteroids (en) Itzuli
Jasotako sariak

Albert Marth (Kolobrzeg, 1828ko maiatzaren 5a - Heidelberg, 1897ko abuztuaren 5a),[1] astronomo alemaniarra izan zen. Bere lan nagusia Ingalaterran eta Irlandan egin zuen.

Berlingo Humboldt Unibertsitatean teologia ikasi ondoren, astronomia eta matematikarekiko zaletasunak Königsbergeko Unibertsitatean, C. A. F. Petersen zuzendaritzapean, astronomia ikasi zuen.[2] 1853an Ingalaterrara joan zen George Bishopekin lan egiteko. Bishop ardoen merkataria zen baina baita ere astronomia zalea eta Londresko behatokia finantzatu zuen (1836tik 1861era arte). Garai hartan, astronomian ordaindutako lanak nahiko arraroak ziren. Behatokian Marthek lan egin zuen.

Ondoren, 1862tik 1865ra, William Lassellen laguntzaile gisa lan egin zuen Maltan. Izar bikoitzetan ere lan egin zuen, 1864an NGC 30 aurkitu zuen. 1883tik 1897ra Irlandako Markree Behatokian lan egin zuen eta bertan bigarren zuzendaria izan zen.[3]

Eguzki sistemako gorputzen efemeride ugari egin zituen. Hainbat planetaren beste planeta batzuetako igarobideen kalkuluak ere egin zituen, Lurraren iraganak Martetik eta beste asko iragarrita. Bere ibilbidean 600 nebulosa aurkitu zituen.[4] Ezagututako lehen asteroideetako bat ere berak aurkitu zuen, 29 Anfitrita, eta NGC 3, NGC 4 eta NGC 15 galaxiak.

  • Discovery of a New Planet, Amphitrite (1854), Monthly Notices of the Royal Astronomical Society, 14. liburuki, 151 or.
  • Epphemeris of the Smaller Satellites of Saturn (1865), Astronomical Register, 3. liburuki, 122-123 or.
  • Ephemerides of the satellites of Saturn, 1888-89 (1888), Monthly Notices of the Royal Astronomical Society, 48. liburuki, 398 or.
  • Ephemeris of the Satellites of Uranus, 1891 (1891), Monthly Notices of the Royal Astronomical Society, 51. liburuki, 179 or.
  • Ephemeris of the satellite of Neptune 1889-90 (1890).
  • Ephemeris for physical observations of Mars, 1896-97 (1896), Monthly Notices of the Royal Astronomical Society, 56.liburuki, 516 or.

Bi eponimo ditu:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Roger Hutchins, ‘Marth, Albert (1828–1897)’, Oxford Dictionary of National Biography, Oxford University Press, 2004 [1][Betiko hautsitako esteka]
  2. Dreyer, J. L. E. (1897). "Obituary Notice - Albert Marth". Astronomische Nachrichten. 144: 223. doi:10.1002/asna.18971441305.
  3. Steinicke, Wolfgang (2010). Observing and Cataloguing Nebulae and Star Clusters: From Herschel to Dreyer's New General Catalogue. Cambridge University Press. 137 or. ISBN 9780521192675. [2]
  4. https://cseligman.com/text/atlas/discoverers.htm
  5. "Marth (cráter lunar)". Gazetteer of Planetary Nomenclature. USGS Astrogeology Research Program.
  6. "Marth (cráter marciano)". Gazetteer of Planetary Nomenclature. USGS Astrogeology Research Program.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]