Aki Shimazaki
Aki Shimazaki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gifu, 1954 (69/70 urte) |
Herrialdea | Quebec |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, itzultzailea, eleberrigilea eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Aki Shimazaki quebectar idazle bat da, 1954an jaioa Gifun, Japonian. Kanadara emigratu zuen 1981ean, eta Montrealen bizi da 1991z geroztik. Frantsesez idatzi izan ditu liburuak, eta ingelesera, japonierara, serbiarrera, errusierara, italierara, portugesera, alemanera, hungariarrera eta gaztelaniara itzuliak izan dira.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aki Shimazaki landa giroan hazi zen, Japonian, hiru ahizpekin batera, antzina laborari jabe izandako familia batean. Neskato bat zenetik, idazle izatea zuen amets, eta asmatutako istorioak idazten hasi zen. Ahizpak argitaratutako tokiko aldizkari batean argitaratu zituen lehen lanak..
Lehenbizi, bost urtez Japonian lan egin zuen, haur hezkuntzako eskola batean irakasle, eta ingeles gramatika ikasi zuen gau eskola batean.[1]
1981ean, 26 urte zituela, egoitza eskaerak bidali zituen zenbait herrialdetara, besteak beste, Kanadara. Japoniako eskola batean irakasle zen, ingelesa eta frantsesa ikasten zituen bitartean. Xirula jotzen ikasi zuen, eta noizbait jo izan zuen, musikari ez-profesionalekin.[2] Beste iturri batzuen arabera, lehen bost urteak Vancouverren egin zituen, informatikako enpresa batentzat lanean. Gero, bost urtez bizi izan zen Toronton.[3]
1991tik aurrera, Montrealera joan zen bizi izatera, eta han, literatura jardueraz gain, japoniera irakatsi zuen. Etorkinentzako frantses eskola batean konposizio ikastaro bat egin zuen.
1994an, berrogei urte zituela, frantsesa ikasten jarraitu zuen hizkuntza eskola batean.[4]
Gero, frantsesez idazten hasi zen, eleberri laburrak, horietako lehena hiru urteko lanaren emaitza izango baita.
Bere lana pentalogietan hedatu du: istorio baten inguruan eraikitako bost eleberriren zikloak, bost pertsonaiak bizi izan duten bezala, eta bereiz irakur daitezkeenak.
Eleberri bakoitzak hamar hilabeteko idazkera eskatzen dio, urte bakoitzean edo bi urtean behin argitaratuta. Ale bakoitzak ehun bat orrialde ditu, landare edo animalia txiki bat gogorarazten duen japonierazko izenburuaz.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shimazakiren lan gehienak Leméac[5] eta Actes Sud[6] argitaletxeetan kaleratu ditu.
- Lehen zikloa: Le poids des secrets
- Tsubaki, 1999
- Hamaguri, 2000
- Tsubame, 2001
- Wasurenagusa, 2003
- Hotaru, 2004
- Bigarren zikloa: Au cœur du Yamato
- Mitsuba, 2006
- Zakuro, 2008
- Tonbo, 2010
- Tsukushi, 2012
- Yamabuki, 2013
- Hirugarren zikloa: L'ombre du chardon
- Laugarren zikloa: Une clochette sans battant
- Suzuran, 2019
- Sémi, 2021
- No-no-yuri, 2022
- Niré, 2023
- Urushi, 2024
Sariak eta oihartzuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkarrizketa gutxi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aki Shimazakik elkarrizketa gutxi eman ohi du, uste baitu beraren liburuak ahots propioz mintzo direla, eta berak ez duela zertan beste azalpenik eman: «Ez diot inori esan nahi nola irakurri behar diren nire liburuak; nahiago dut irakurleek erabakitzea hori (...) Lasai egon nahi nuke; elkarrizketa guztiak onartuko banitu, ez nuke idazteko astirik izango».[9]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tsubaki, Kanadako Idazleen Elkarteko saria (1999);[10] Hervé-Foulon saria (2021).[11]
- Hamaguri, Quebeceko Letren Akademiaren Ringuet Saria (2001).[12]
- Wasurenagusa, Kanadako Arte Kontseiluaren Kanada-Japonia literatura saria (2004).[13]
- Hotaru, Kanadako Gobernadore Nagusiaren Saria (2005).[14]
- Mitsuba, Algue d'Or lehen saria (Saint-Briac-sur-Mer, Bretainia, Frantzia) (2009).[15]
- Yamabuki, Asiako Literatura Saria, Frantses Hizkuntzako Idazleen Elkartearena (2014).[16]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) «Aki Shimazaki - Babelio» web.archive.org 2023-06-07 (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
- ↑ (Frantsesez) Marivat, Gladys. (2021-04-29). «Aki Shimazaki la constance de la romancière» Lire magazine littéraire (www.pressreader.com): 52-55. (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
- ↑ (Frantsesez) Laurin, Danielle. (2009-02-07). «Du pur, du vrai Aki Shimazaki» Le Devoir (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
- ↑ (Frantsesez) Schwab, Jean-François. (2019-04-07). «L’élégance cachottière de l’escargot» Le Temps (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
- ↑ Leméac Éditeur argitaletxea Montrealen dago.
- ↑ Actes Sud argitaletxea Arlesen (Frantzia) dago.
- ↑ (Frantsesez) Schaller, Lise. (2018-07-17). «Un univers japonais sans surprise» La Liberté (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
- ↑ (Frantsesez) Houot, Laurence. (2019-04-24). «"Maïmaï", le dernier roman d'Aki Shimazaki, reine de la "pentalogie"» franceinfo : culture (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
- ↑ (Frantsesez) Lapointe, Josée. (2015-11-15). «Aki Shimazaki: la méthode Shimazaki» La Presse (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
- ↑ (Frantsesez) «Tsubaki (NP) | Livre - Leméac Éditeur» web.archive.org 2017-12-21 (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
- ↑ (Frantsesez) «Aki Shimazaki remporte le prix Hervé-Foulon pour son roman Tsubaki | Revue Les libraires» web.archive.org 2023-04-22 (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
- ↑ (Frantsesez) «Aki Shimazaki : une écriture épurée qui transporte au cœur des sentiments – Bythelake FR» web.archive.org 2023-06-08 (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
- ↑ (Frantsesez) «Aki Shimazaki et Marie Clements remportent les prix littéraires Canada-Japon» web.archive.org 2018-11-25 (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
- ↑ (Frantsesez) Doyon, Frédérique. (2005-11-17). «Littérature - Aki Shimazaki, lauréate du Prix du gouverneur général pour son roman Hotaru» Le Devoir (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
- ↑ (Frantsesez) «Présentation - www.lalguedor.fr» web.archive.org 2023-03-18 (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
- ↑ (Frantsesez) «Historique du Prix Asie – ADELF» web.archive.org 2023-02-03 (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).