Edukira joan

Aizpea Goenaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitzpea Goenaga» orritik birbideratua)
Aizpea Goenaga

(2012)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAitzpea Goenaga Mendiola
JaiotzaDonostia1959ko azaroaren 26a (65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AmaJuani Mendiola
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
New School
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea, idazlea eta antzerkigilea

IMDB: nm0324408 Allmovie: p27381
Literaturaren Zubitegia: 642 Edit the value on Wikidata

Aitzpea Goenaga Mendiola (Donostia, Gipuzkoa, 1959ko azaroaren 26a) euskal aktore, zinema-zuzendari eta idazlea da. Antzerki-, zinema- eta telebista-munduan ibilbide luzea egin du, antzezpenean ez ezik, baita gidoigile eta antzerki-idazle gisa ere.

Ama, Juani Mendiola ere aktorea izan zen. Bere iloba ere antzezle ezaguna da: Barbara Goenaga; neba, berriz, margolaria: Juan Luis Goenaga. Euskal Filologia ikasi eta 1981ean Madrilera joan zen bizitzera eta han Interpretazioa ikasi zuen Cristina Rota eta Dina Rothekin. Arte Dramatiko Eskolan diplomatu zen, Antzertin eta 1980ko hamarkada bukaeran New Yorken ikasketak egin zituen. Kultura arlo ezberdinetan aritu da; aktore, antzerki eta zinema zuzendari, idazle eta baita Ipurbeltz haur aldizkariaren zuzendari.[1]

Ttantaka Antzerki Taldearen eskutik, Dakota eta Pecata Minuta lanetan parte hartu du, besteak beste. Hainbat telebista-sailetan ere aritutakoa da, Euskal Herrian nahiz Euskal Herritik kanpo. Telebistarako egin dituen gidoigile-lanez gain, Donostia Hiria Saria irabazi zuen euskarazko antzerkiari eskainitako sailean Zu(t) gabe lanarekin. 2000. urtean, Antzezten... teketen ten! haur-antzerkiari buruzko liburua argitaratu zuen. 2002an haurrentzako abentura-liburu bat argitaratu zuen, Lauterdi pirataren altxorra, eta 2004an Santurtziko Serantes Kultur Aretoak ematen dituen Testu Dramatikoen Serantes Saria irabazi zuen, euskarazko atalean, Agur betirako antzerki-lanarekin.[2]

Bestelako proiektuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko ekainean Etxepare Euskal Institutuko zuzendari izendatu zuten.[3][4] 2016an kargua utzi zuen.[5] Geroztik Irungo Oiasso Erromatar Museoko koordinatzaile lanetan ibili da, aldi berean beste proiektu artistikoekin jarraituz.[6]

2020n COVID-19ko konfinamendu garaian Covid 20, 7 minutuko monologoa egin zuen Donostia Kulturak antolaturiko Antzokia Etxean programarako.[7]

2021eko azaroan euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak.[8]

Haur eta gazte literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Lauterdi pirataren altxorra (2002, Txalaparta)
  • Zu(t)gabe (1995, Kutxa Fundazioa)
  • Antzezten... teketen ten! (1999, Erein)
  • Agur betirako (2004, Artezblai)
  • Metxa (2003)
  • Santxa (2006), Toribio Altzaga Saria 2005ean.
  • Ilargira / Xaguxarroski Kontea
  • Melokotonio eta olinpiadak
  • Patxistein doktorea

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]