Edukira joan

Ainhoa Olaso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainhoa Olaso
Bizitza
JaiotzaDurango, 1996 (27/28 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, idazlea eta ekintzailea

Ainhoa Olaso Sopelana (Durango, Bizkaia, 1996ko abenduaren 10a) durangar film- gidoilaria, zuzendaria, zutabegilea eta ekintzaile feminista da. Hemen bizi da maitasuna film laburrarekin Durangoko udalak emandako Sormen beka jaso zuen eta Zinebi jaialdian saritua izan zen 2021ean.[1][2]

Ainhoa Olaso Sopelana 1996. urtean jaio zen eta Durangon bizi da.[3] Durangoko Kurutziaga ikastolan ikasi zuen. Txikitatik erakarri zuen sorkuntzak. Musika asko entzun, pelikula asko ikusi, eta gazte hasi zen argazki kamerak erabiltzen ere. Ikastolako antzerkian, proiektuekiko dedikazioa, mimoa eta talde lana hurbilagotik ezagutu zituen. Unibertsitatean konturatu zen ikus-entzunezkoak zirela bere bidea.[1]

Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta, ondoren, gidoi eta zinema-zuzendaritza ikastaro batzuk egin zituen Larrotxenen (Donostia). Bideoak, diseinuak eta proiektuak koordinatu ditu. Hainbat ikus-entzunezko proiektu ekoitzi ditu, besteak beste, “Edonork Ez Luke”, Eider Rodriguezen narrazio batean oinarritutako film laburra.[3]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film zuzendari

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Covid-19 pandemia zela eta, etxeratze aginduaren aurretik enplegu bezala bideoak egiten zituen lagun batekin, baina etxeratzean ezin izan zuenez aurreikusitako lanik egin, Hemen bizi da maitasuna film laburra idatzi zuen. Filmean familiarengandik independizatzeko prozesuan dagoen Matixa gaztearen nondik norakoak islatzen ditu, alaba baten ikuspuntutik. Ane Sagüés Abad, Miren Gaztañaga, Aroa Blanco eta Mila Goikoetxea dira protagonistak.[4] Hemen-ek (Euskal Herriko ikus entzunezko emakume profesionalen elkarteak) Aukera mentoretza programaren lehenengo edizioa aurkeztu zuen, neska gazteak zinema mundura hurbiltzeko aukera eta profesionalen laguntza eskainita. Horretarako, gidoiaz gain proiektua garatu behar zen eta Enara Garcia (Leioa, Bizkaia, 1996) ikaskide eta lankide aritutakoarekin proiektua garatu ondoren, izena eman zuten lehiaketan. Beste lau proiekturekin batera aukeratua izan zen.[1] [5][3][6] [7]

2021ean sortu, ekoiztu eta zuzendu zuen Hemen bizi da maitasuna film laburra saritua izan zen Zinebin, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian. 2021 Euskarazko film laburren proiektu onenaren Aukera saria jaso zuen eta Kimuak banaketa-katalogorako hautatua izan zen.[8][4] Durangoko Udalak aurkeztutako Sormen beka[9] ere jaso zuen proiektuak.[1]

Ainhoa Olaso Sopelana behargina 2016ko azaroaren 18an hasi zen durangaldeko Anboto astekarian zutabegile. Besteak beste zutabe hauexek idatzi ditu:[10]

  • Tetsuo Neo Tokyon bezala (2023.11.10)[11]
  • Haize-mahukak eta burdinazko ezkutuak (2023.09.22)[12]
  • Godardi buruzko film baterako apunteak (2023.04.23)[13]
  • Betuleak erre nituenekoa (2023.01.23)[14]
  • Obsesioaren artea (2023.02.23)[15]
  • Gizonak oporretan (2023.10.21)[16]
  • Munduak emandako ostikoak berrikusteko garaia da. (2022.09.02)[17]
  • Fikzioen programatzaileak eta rantxerak ETBn (2022.06.08)[18]
  • Arantxa Tapiari, (2022.03.25)[19]
  • Autorea eta obra (2021.12.10)[20]
  • Bestela gezurretan ariko nintzateke (2021.09.03)[21]
  • Franco Battiato piketean (2021.03.28)[22]
  • Fikzio bat II (2021.03.12)[23]
  • Zergatik jarraitu behar dugun sortzen (2020.12.11)[24]
  • TINA (2020.10.02)[25]
  • Batzuetan gogoratzen naiz eta besteetan ez (2020.06.26)[26]
  • Asteak eta hamarkadak (2020.05.08)[27]
  • Grebak ez du ezertarako balio: alanbre baten gainean (2020.01.31)[28]
  • “Muga” hitza gugana itzuli denekoa (2019.11.05)[29]
  • Pisukide bila (2019.09.05)[30]
  • Zenbait bertso xelebre (2019.06.14)[31]
  • Fikzio bat (2019.04.26)[32]
  • Korneta-jolea (2019.02.22)[33]
  • 40 (2018.11.16)[34]
  • Eskaparate hiria (2018.09.28)[35]
  • Labanak eta ukenduak (2018.07.13)[36]
  • "Sistemak ez du lehenesten emakumeon segurtasuna" (2018.06.29)[37]
  • Aditu bihurtuak (2018.06.08)[38]
  • Galderak egunkari baten aurrean (2018.04.27) [39]
  • Hitzen oinarri ahula (2017.11.17)[40]
  • Hau ez da akordio bat (2017.10.13)[41]
  • Alferkeriaz (2017.09.01)[42]
  • Noiz hasi ote zen dena? (2017.06.16)[43]
  • Urrun (2017.05.05)[44]
  • Bihotzean, kra (2017.02.10)[45]
  • Kate horretan (2016.11.18)[46]
Durangaldeko Mugimendu Feministak azaroaren 30erako deituriko greba feminista orokorra antolatzen, 2023 azaroa (Ainhoa Olaso, behean 2.a eskumatik)
  • 2021eko irailean Gorbeialdeko Kuadrillak (Euskara, Berdintasuna eta Ingurumen Zerbitzuak) ‘Bide Argiak: euskalgintza, feminismoa eta iraunkortasuna, eraldaketa sozialerako estrategiak’ jardunaldiak antolatu zituen Aramaion. Mahai-inguru batean bildu ziren Lorea Agirre antropologoa eta idazlea, Mikel Otero robotaren aurkako ekintzailea eta Bilgune Feministako Ainhoa Olaso. Ane Zuazubiskar kazetari eta bertsolariak dinamizatu zuen mahai-ingurua.[49]
  • 2019an Euskal Herriko Jardunaldi Feministako komunikazio arduraduna izan zen.[50]
  • Hemen bizi da maitasuna film laburra (2021)[1]
  • Edonork Ez Luke[3]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2008an Julene Azpeitia sarietan 11-12 urtekoen sailean akzesita jaso zuen Esku pilota baten istorioa lanarekin.[51]
  • 64. edizioko Bilboko Zinebi Jaialdian 2021ko euskarazko film laburren proiektu onenaren Aukera saria [8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e «Ainhoa Olaso ikasle ohia, Zinebi jaialdian saritua: "Oso pozik eta eskertuta gaude jasotzen ari garen erantzunagaz"» Kurutziaga Ikastola 2021-12-07 (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  2. (Gaztelaniaz) «Tres nuevos proyectos becados por ‘Durango Sor(tzaileen)leku’ se estrenan este mes | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus 2022-11-02 (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) «Hemen bizi da maitasuna - Aukera 2021» Hemen (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  4. a b «Kimuak» kimuak.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  5. (Gaztelaniaz) «El Teatro Arriaga de Bilbao da la bienvenida a ZINEBI 2022 - Cine y Tele» www.cineytele.com 2022-11-11 (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  6. (Gaztelaniaz) Belategui, Oskar. (2022-11-10). «Zinebi levanta el telón con los cortos vascos» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  7. (Gaztelaniaz) «https://www.zineuskadi.eu/es/noticias/seleccionados-los-siete-cortometrajes-que-formarn-parte-del-catlogo-kimuak-2022-/no-791/» www.zineuskadi.eu (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  8. a b (Gaztelaniaz) «El Teatro Arriaga de Bilbao da la bienvenida a ZINEBI 2022 - Cine y Tele» www.cineytele.com 2022-11-11 (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  9. (Gaztelaniaz) Artezblai. (2021-08-12). «Becas para la creación cultural 'Durango Sor(tzaileen) leku'» Artezblai (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  10. «Ainhoa Olaso Sopelana (Behargina) - Komunitatea - Anboto.org» anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  11. «Tetsuo Neo Tokyon bezala -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  12. «Haize-mahukak eta burdinazko ezkutuak -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  13. «Godardi buruzko film baterako apunteak -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  14. «Betuleak erre nituenekoa -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  15. «Obsesioaren artea -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  16. «Gizonak oporretan -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  17. «Munduak emandako ostikoak berrikusteko garaia da -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  18. «Fikzioen programatzaileak eta rantxerak ETBn -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  19. «Ainhoa Olaso Sopelana (Behargina) - Komunitatea - Anboto.org» anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  20. «Autorea eta obra -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  21. «Bestela gezurretan ariko nintzateke -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  22. «Franco Battiato piketean -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  23. «Fikzio bat II -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  24. «Zergatik jarraitu behar dugun sortzen -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  25. «TINA -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  26. «Batzuetan gogoratzen naiz eta besteetan ez -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  27. «Asteak eta hamarkadak -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  28. «Grebak ez du ezertarako balio: alanbre baten gainean -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  29. «“Muga” hitza gugana itzuli denekoa -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  30. «Pisukide bila -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  31. Satrustegi, Josemari. (2000-08-31). «Olaibarko euskal bertso papera» Fontes Linguae Vasconum (84): 277–287.  doi:10.35462/flv84.7. ISSN 2530-5832. (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  32. «Fikzio bat -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  33. «Korneta-jolea -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  34. «40 -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  35. «Eskaparate hiria -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  36. «Labanak eta ukenduak -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  37. «"Sistemak ez du lehenesten emakumeon segurtasuna" - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  38. «Aditu bihurtuak -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  39. «Galderak egunkari baten aurrean -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  40. «Hitzen oinarri ahula -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  41. «Hau ez da akordio bat -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  42. «Alferkeriaz -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  43. «Noiz hasi ote zen dena? -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  44. «Urrun -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  45. «Bihotzean, kra -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  46. «Kate horretan -» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  47. Lozano, Maite Asensio. (2023-11-16). ««Burujabetza feminista bizitza duinen aldeko borroka bat da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  48. Txantiloi:Erre
  49. (Gaztelaniaz) AEZerbitzuak. (2021-09-13). «Vínculo directo y necesario entre euskalgintza, feminismo y sostenibilidad» Arabako Euskara Zerbitzuak (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).[Betiko hautsitako esteka]
  50. (Gaztelaniaz) «Un grito contra las fronteras y las políticas migratorias» EITB 2021-03-05 (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
  51. ISSN https://www.durango-euskaraz.eus/fitxategiak/fckeditor/Liburua%202008.pdf..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]