Adriana Cancino
Adriana Cancino | |||
---|---|---|---|
2022ko uztailaren 4a | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Adriana Janet Mercedes Cancino Meneses | ||
Jaiotza | Nancagua, 1962ko ekainaren 22a (62 urte) | ||
Herrialdea | Txile | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Adriana Janet Mercedes Cancino Meneses (Nancagua, 1962ko ekainaren 22a) txiletar irakasle, liburuzain eta politikaria da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adriana Cancino Nancaguan jaio zen[1] eta irakasle moduan trebatu zen. 2012an, entzumen-galera zela eta, Nancaguako Joan Pablo II.a Lizeoko liburutegian hasi zen lanean. Bertan irakurzaletasuna bultzatzeko proiektu bat garatu zuen Biobioko Unibertsitatearen laguntzari esker[2]. 2019an O'Higgins eskualdeko liburuzain onena izendatu zuten[1].
2016aren amaieran, Nancaguako Desgaitasun Taldeko idazkari bilakatu zen[2].
Txileko Alderdi Sozialistako kidea, 2021eko uztailean Txileko Biltzar Konstituzionaleko kide bihurtu zen 16. barrutiko ordezkari gisa[1]. Desgaitasuna duen biltzarkide bakarra da eta eta desgaitasuna duten pertsonek lan egiteko eskubidearen alde borrokatzen da[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Adriana Cancino Meneses» La Tercera (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Medina Medina, Andrea. «Entrevista: Adriana Cancino Meneses, única constituyente con discapacidad que redactará la nueva Constitución» Integrados Chile 2021-05-19 (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fuentes, Samuel. «Adriana Cancino, constituyente: “Estamos muy lejos de poder reconocer que una persona con discapacidad no está enferma”» Fundación ConTrabajo 2022-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Txileko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |