Edukira joan

Abu Gurab

Koordenatuak: 29°54′14″N 31°11′39″E / 29.903944°N 31.194195°E / 29.903944; 31.194195
Wikipedia, Entziklopedia askea
Abu Gurab
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herriaGizako gobernadore-herria
Koordenatuak29°54′14″N 31°11′39″E / 29.903944°N 31.194195°E / 29.903944; 31.194195
Map

Abu Gurab, gaur egungo Kairo hiritik hamabost kilometrotara eta Abusirretik kilometro t'erdira, Giza eta Saqqara artean, dagoen Egiptoko toki baten izena da. Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarrean dago, eta V. dinastiako faraoiek aukeratu zuten euren hil multzoak eta eguzki tenpluak eraikitzeko.

Eguzki tenplua, V. dinastiaren garaian garrantzi handia hartu zuen Heliopoliseko Ra eguzki jainkoari eskainitako egitura bat zen. Abusirreko papiroen arabera, V. dinastia honetako sei erregek eraiki zituzten eguzki tenpluak. Honako hauek izan ziren: Userkaf, Sahura, Neferirkara, Neferefra-Isi, Nyuserra eta Menkauhor. Bi eguzki tenplu baino ez dira aurkitu. Bata, Userkafena, bietatik antzinakoena dena, eta bestea Nyuserrarena. Biak ala biak, hondakinetan daude.

Tenplu ezagunetatik abiatuta, eguzki tenplu baten jatorrizko egitura berregin daiteke. Lehenik, Nilo ibaiaren ondoan, hartze tenplua deritzona zegoen; estalitako bide bat, eguzki tenplurako bertarako sarrera zen, bertan, harresi batek inguraturiko patio batetara zeraman ate batetatik sartzen zen. Patio honetan aldare bat zegoen, bertan animalia sakrifizioak egiten zirelarik. Aldare honen atzean, obelisko handi bat egoten zen.

Nyuserra faraoiaren eguzki tenplua da hoberen kontserbaturik dagoena. Bere hondakinetatik hegoaldera, eguzki txalupa baten arrastoak aurkitu ziren.

Dyedkara-Isesiren erregealdian, Abu Guraben, eraikuntza aktibitatea gelditu egiten da. Ordutik aurrera, Abu Guraben ez da gehiago eraikitzen, errege honek, Saqqaran lurperatua izatea aukeratu baitzuen

Arkeologia lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nyuserraren eguzki tenplua 1898 eta 1901ean industu zuten Ludwig Borchardt eta Heinrich Schäferrek. Userkafen eguzki tenpluari dagokionez, Herbert Rickek industu zuen 1960ko hamarkadan.

  • Bard, Kathryn Ann A.; Shubert, Steve Blake - Encyclopedia of the Archaeology of Ancient Egypt. Routledge, 1999. ISBN 0-415-18589-0

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]