École nationale des ponts et chaussées
Itxura
École nationale des ponts et chaussées (École des Ponts ParisTech, École des Ponts et Chaussées) Frantziako ingeniaritza eskola bat da.
1747an Daniel-Charles Trudainek "École royale des ponts et chaussées" izenarekin sortu zuen zubi eta errepide ingeniariak prestatzeko. Frantziako grandes écoles zaharrenetariko eta ospetsuenetako bat da. Bere ingeniaritza-prestakuntzagatik da ezaguna, ikasle eta ikasle ohiak “Ingénieur des Ponts et Chaussées” deitzen baitira[1].
Normalean "Ponts et Chaussées", "les Ponts" edo 2008ko uztailean onartutako "École des Ponts ParisTech" izenez deitzen zaio[2].
Lizentziatu ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Louis Joseph Gay-Lussac, kimikari frantziarra izan zen, gas idealen legeak formulatzeagatik eta edarien alkohol portzentaia adierazteko sistema batengatik famatu bihurtu zena.
- Philippe Lebon, zur-gasa lortzeko eta erabilera industrializatzeko ikerketa egin zuen zientzialaria izan zen.
- Marie François Sadi Carnot, frantses politikaria izan zen.
- Jean Tirole, frantses ekonomialaria da, ekonometrian aditua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |