Edukira joan

Tamara Adrián

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Tamara Adrián


Venezuelako diputatua

Bizitza
JaiotzaCaracas1954ko otsailaren 20a (70 urte)
Herrialdea Venezuela
Hezkuntza
HeziketaAndrés Bello Catholic University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Enplegatzailea(k)Venezuelako Unibertsitate Zentrala
KidetzaGlobal Action for Trans Equality (en) Itzuli
World Professional Association for Transgender Health (en) Itzuli
Atlas movement (en) Itzuli

Twitter: TamaraAdrian Edit the value on Wikidata

Tamara Adrián Hernández (Caracas, Venezuela, 1954ko otsailaren 20a) venezuelar politikari, abokatu eta ekintzaile transexuala da.

Gizon jaioa, Tomás Mariano izenaz, 2002. urtean sexua berresleitzeko ebakuntza jaso zuen Thailandian. Venezuelara itzuli zen eta 2004ko maiatzaren 14an Justizia Auzitegi Goreneko Konstituzio Epaimahaiari eskatu zion bere sexu nortasuna aitor ziezaiola, oraindik ere bere legezko izena Tomás Adrián delako.

Ordutik hona ez du Auzitegiaren erantzunik jaso eta ondorioz, elkarte askok, Giza Eskubide eta Demokraziarako Foroak kasu, justizia-ukapentzat hartzen dute Tamararen auzia.

2015ean chavismoaren aurkako Batasun Demokratikoaren Mahaia delako koalizioak, Herri Borondatea alderdiaren ekimenez, Tamara aurkeztu zuen Venezuelako Asanblea Nazionalerako hautagai Caracasko hautes-barrutitik. Hori dela eta, Venezuelako historiako lehenengo hautagai transgeneroa izan zen.

Tamarak garaipena eskuratu zuen bere hautes-barrutian, 2015eko abenduaren 6ko Parlamenturako hauteskundeetan eta Tomás Guaniparen ordezko diputatu izendatu zuten. Hori dela eta, Venezuelako lehenengo eta Amerika osoko historiaren bigarren kongresukide transgeneroa bihurtu zen. 2016ko urtarrilaren 14an zina hartu zioten Asanblea Nazionalean.

2016an Elia Schneider Tamararen bizitzari buruzko Tamara filma estreinatu zuen.

Sariak

  • 2009: Luis María Olasoren ordena.

Kanpo loturak