Edukira joan

Meritokrazia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.

Meritokrazia (latineko meros, "merezi"tik eratorria) merezimenduan oinarritutako gobernu era bat da. Hierarkiako postuak merituaren arabera lortzen dira, eta hezkuntzari eta lehiakortasunari lotutako baloreen nagusitasuna dago.

Meritokrazia estatu burokratikoari lotuta dago, non estatuko funtzionarioak bere gaitasunen arabera izaten dira aukeratuak bere postuetarako. Ikastetxeetako ebaluazio sistemarakin ere erlazionatuta dago zenbaitetan.

Denborarekin, hitza "Darwinismo sozialaren" zentzua hartzen joan da eta gizarte lehiakor eta oldarkorrak deskribatzeko erabiltzen da.

Definizioa

Meritokrazia kontzeptua botere-karguak eskuratzeko erabiltzen diren sistema politikoei dagokie, ez jaiotzagatik edo aberastasunagatik (hau da, atxikipen-jarraibideen arabera), merezimenduengatik baizik (egiteko jarraibideak). [1]

Gizarte industrial aurreratuetan, "Meritu" horiek, hasiera batean, adimenaren eta jakintzaren garapenari buruzkoak dira, eskola-sistemak agerian utzitako eta zehaztutako adimen-gaitasunei buruzkoak, eta horiek ezinbesteko oinarria dira (baina ez nahikoa) klase gidariarentzat sarbidea izateko eta gero "Cursus honorum" bat hasteko, gero eta garrantzi handiagoko karguak betetzean oinarrituta, eboluzio-aukerak eta bakoitzaren botere- eta laguntza-inguruabarren konbinazioa iristen diren arte.[2]

Beste irakurketa bat egin daiteke, botere politiko eta ekonomikoa lehiaketa bidez lortzen den gizarte mota bat izendatzen du, garaileak onenak direla onartuz. Meritokraziaren adiera hori darwinismo sozialaren sinonimoa da ia, eta gizarte oldarkor lehiakorrak deskribatzen ditu, hala nola estatubatuarra, non aberastasun-desberdintasun handiak soil-soilik edo nagusiki merituari edo/eta ahalegin pertsonal zintzoari egozten zaizkion.[3]

Etimologia

Meritokrazia XX. mendearen erdialdean sortutako neologismoa da. Greko-latindar konposatu hibridoa da.

Bere lehen elementua latinezko merĭtum (balioa, merezimendua, irabazten den soldata, irabazia edo zerbitzua) edo merĭtus (zerbait irabazi dena, merezi duena) mereri aditzaren partizipiotik dator (zerbait irabazi, merezi dena) erro indoeuropar bati lotua (partekatzea, zati bat irabaztea).

Bigarren elementua -cracia, termino politikoetan oso erabilia sistema jakin batean boterea nork duen adierazteko (demokrazia, aristokrazia, burokrazia, gerontokrazia, etab.), grezieratik dator κράτος (boterea, indarra), koalitate-atzizki batekin -ia. Grezierazko hitz hau indoeuropar erro bati (gogorra, indartsua) lotzen zaio.[4]

Itxuraz, hau bezalako kontzeptu osasuntsu eta natural bat, tindu negatibo batez kargatua jaio zen, bere sortzaileek, hain zuzen ere, meritokrazia erasotzeko sortu baitzuten. Hauek argudiatzen zuten gizarte meritokratikoetan postu nagusiak klase pribilegiatuenen edo nagusienen esku egoten jarraitzen zutela.

Historia

Txina inperiala

Meritokraziaren ideologiaren sorrera Txinan kokatzen da, Konfuzianismo eta Taoismo tradizio filosofikoekin K.a. 5. eta 6. mendeetan zehar, eta hurrengo mendeetan Legalistekin garatu egin zen.[5]

Meritokrazia administratiboaren lehen adibidea Txina inperialean eman zen, tamaina handiko inperio horretan kontrola mantentzeko Estatuaren zerbitzura langile ugari behar zituzten. Funtzionario hauek (Mandarinak) aukeratzeko azterketa inperialen sistema bat ezarri zen (Keju). Sistema hau Sui Dinastiarekin ezarri zen lehen aldiz, Ming dinastian instituzionalizatu (1368an), eta 1905 urtera arte iraun zuen Qing dinastiaren garaian indargabetua izan arte.[6]

Azterketa hauek obra klasikoei buruzko jakintza ebaluatzen zuten (bereziki Konfuzioren obrak), eta eskala sozialean gora egiteko modu azkarrena ziren. Sistema hau Estatuko funtzionarioak bakarrik merezimenduan edo esfortzuan oinarriturik aukeratzea bilatzen zuen.[7]

Teorikoki, azterketa inperial hau gaindituz, Txinako edozein gizon heldu bilakatu zitekeen gobernuko ofizial garrantzitsu bat, bere dirua edo estatus soziala kontuan hartu gabe.[8]

Sistema honen ondorioz, hezkuntza bilakatu zen gizarte mugikortasunerako ardatz nagusia.[9]

Antzinako Grezia

Platon meritokraziaren babeslea izan zen, bere Errepublika obran proposatzen baitu jakintsuek bakarrik izan beharko luketela botere politikoa, haiek baitira polisa aurrera eramateko gaitasuna duten bakarrak.[10]

XVII. mendea: Mendebaldera zabalkuntza

Meritokrazia kontzeptua Txinatik India Britaniarrera zabaldu zen XVII. mendean, eta handik Europa eta Estatu Batuetara. Ilustrazio garaian Konfuzioren hainbat testu itzultzean, mendebaldeko zenbait herrialdetan sistema hau antzinako erregimenari erantzun moduan proposatzen hasi zen. Administrazio publikoan sistema meritokratikoa ezarri zuen lehen herrialde europarra Britaniar Inperioa izan zen, Indian, eta beranduago bere Inperioko beste lurraldeetara ere zabaldu zuten.[11]

Meritokrazia gaur egun

Meritokrazia ardatza indarrean duten gobernuak existitzen ez badira ere, badira zenbait gobernu meritokraziara hurbiltzen direnak.

Singapur

Singapurreko gobernua osatzen duen Ekintza Popularreko Partiduak (PAP) (Parti Tindakan Rakyat, malaysieraz) bere oinarrizko balore gisa dauka meritokrazia. Haien helburua, Singapur gizarte meritokrata bat izatera heldu dadin lan egitea da: “Hiritar guztiei oparotasunera hel daitezen aukera berdinak eskaintzen dituen, eta hiritar bakoitzak bere merituari esker lortu duena behar bezala aitortuko duen sistema bat eraiki nahi dugu.”[12]

Alabaina, Singapurreko gobernuak ezarri nahi duen sistema meritokratikoak hainbat kritika jaso ditu. Haren aurka daudenen esanetan, talde sozialen arteko arrakala handiagotzen ari da sistema indarrean dagoenetik.[13] Sistemaren alde daudenek aldiz, txinako esaera zahar baten bidez erantzuten diete kritika hauei: “Aberastasunak ez du hiru belaunaldi irauten”.

Alderdi  Meritokrata

2007an The Meritocracy Party[14] deituriko talde britaniar anonimo batek bere lehen manifestua plazaratu zuen. 2007an idatzitako manifestuarii, aldaketa batzuk egin dizkiote, horretarako hainbat zientzialari eta filosoforen ideietan oinarritu dira. Rousseauren, Hegelen edo Charles Fourieren ideiak izan dira, beste askoren artean, manifestuaren egileak hartu dituztenak partiduaren oinarriak idazteko.

Partidu Meritokrataren oinarriak hauek dira:

1- Haur guztiek arrakasta lortzeko aukera berdinak dituzten mundua nahi dugu.

2- Partidu politiken ezabapena

3- Hezkuntza eta lan esperientzia jakin bat dutenek bozkatu dezakete soilik, ezin izango da bozkatu 18 edo 21 urte soilik izateagatik.

4-  Oinordekotza zergak %100ekoa izatea, horrela aberatsek ezin izango dute aberastasuna haien ondorengoei pasa. Honek eliteen dinastiekin eta oinordekotzekin bukatuko luke.

5- Hezkuntza sistemaren erreforma erradikala: izaera motetan oinarritua eta Rudolf Steiner edo Maria Montessori bezalako berritzaile iraultzaileen ideietan oinarritua.

6- Kapitalismo soziala ezartzea merkatu libreko kapitalismoaren ordez. Era berean, demokrazia, gardentasun osoa izango duen errepublika meritokratiko batengatik aldatzea. Errepublika hori, konstituzio meritokratiko baten menpe egongo delarik.

7- Nepotismoaren, adiskidekeriaren, diskriminazioaren, pribilegioen eta aukeren desparekotasunaren bukaera.

Meritocracy International munduko Alderdi Meritokrata guztien koordinatzaile eta anfitrioia da.

Darwinismo soziala

Charles Darwinen eboluzioaren teoria arlo biologikotik arlo sozialera eramaten duen teoria da. Darwinista sozialen ustez hautespen naturala, ezaugarri biologikoen garapenaren eredua ez ezik, egitura sozialen eredua determinatzen duen faktorea ere bada. Teoria honen aitzindaria Herbert Spencer izan zen, filosofo eta soziologo honek, “gaitasun gehien dituenaren biziraupena” alor sozialera eraman zuen.  Spencer-en esanetan berezko gaitasunek; hezkuntzak edo denborarekin barneratutako gaitasunek baino garrantzi handiagoa zuten. Korronte ideologiko honek harrera oso ona izan zuen XIX.mendeko Europa inperialistan, eta XX.mendeko erregimen faxista eta nazietan. Izan ere, teoria honek elite politiko eta ekonomikoen posizio dominatzailea, eginiko merituen saria zela sostengatzen zuen. Khen Lampert filosofoaren ustez, “Educación meritocrática e inutilidad social” liburuan dioen bezala, gaur egungo hezkuntza meritokratikoa garai bateko darwinismo sozialaren bertsio posmodernoa baino ez da.[15]

Meritokraziari buruzko ikuspuntuak

Orokorrak

Walter Benn Michaelsen ustez, "eztabaida faltsu batzuek" benetazko garrantzia duena ezkutatzen duela; diru-sarreren eta aberastasunaren desberdintasunak. Idazten du beraz: "Diskriminazio positiboaren arazoa ez da meritokraziaren printzipioak urratzen dituela, arazoa zera da, benetan meritokrazia bat dagoelaren ilusioa sortzen duela".[16]

Olivier Ihl-ek "ohorezko inflazioa" aztertzen du eta demokrazia liberalean XIX. mendetik aurrera irakasleek izandako autoritateari buruz zera esaten du, "zaintza funtzioa sistema meritokratikoari berari lotuta dago".[17]

François de Closets-ek adierazten du, "boteretsuek beren posizioa sendotzeko eta lehiatik babesteko erabiltzen diren mekanismoak prozesu meritokratikoetan ezkutatzen direla”[18]

Ekonomia

Thomas Piketty autore Frantziarrak  Le Capital au XXIe siècle liburuan aipatzen du muturreko meritokraziak exekutiboen eta errentalarien arteko lasterketa edo lehia sor dezakela, guztien kalterako, multzo horietan kokatuta ez daudenak barne.[19]

Epistemologia

Aristotelesen esanetan "Duintasuna ez dago gure ohoretan, baizik eta zer merezi dugun aitortzean". Horrek esan nahi du guztiok merezi ditugula gauza minimoak izatez izateagatik, pertsona izateagatik. Duintasunaren kontzeptura lotuta agertzen da. Gogoeta hau aukera berdintasunaren auzira hurbiltzen da eta gainditzeko aukera ukatzen duten pentsamenduetatik aldentzen da.[20]

Claude-Henri de Rouvroy de Saint-Simonen diszipuluek Saint-Simonian eskola bat sortu zuten non gizartea bakoitzaren merituen arabera hierarkizatu behar zena. Saint-Simonismoak École Polytechnique-n loratu zen XIX mendearen bigarren erdialdean, Industria Iraultzaren garaian.[21]

Baina poeta greziar batek, Pindarok, merituaren ideia esaldi batean azaltzen du: “Aukera guztiak aprobetxatzea da meritu gorena” [22]

Soziologia

Pierre Bourdieu-k eta soziologo askok meritokraziaren kontzeptua kritikatzen dute. Soziologoak kapital ekonomikoaren, kapital sozialaren, kapital kulturalaren eta kapital simbolikoaren banaketa injustuaz kontzientzia hartzen du norbanakoen eta familien baliabideak hain desberdinak direla ikusita. Bordieu-rentzat, "meritokrazia" zilegitasun printzipioa da, burgesiaren posizioa ona mantentzeko. Horregatik ondo posizionatutako familiek haien maila soziala behin eta berriz erreproduzitzen dute. Meritokraziak egonkortasun erlatiboa ziurtatzen du.[23]

Philippe Besnardn-en arabera, "zalantza terminoa erabilera urrikoa da" eta esaera honetan oinarritzen da: bakoitza bere dohainen eta bere merituen arabera. Meritokrazia ezin hobea, aukera berdintasunarekin, utopia da.[24]

Alain Caillé-k eta Philippe Chanial-ek, berriz, hau idazten dute: "demokraziaren oinarri sinbolikoak eta meritokratikoak haren aurka egiten dute, zilegitasun demokratikoaren beste printzipio edozein printzipio deuseztatuz".[25]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Florian, Cesar. Eduardo Jorge Arnoletto GLOSARIO DE CONCEPTOS POLÍTICOS USUALES -1- DICES Diccionarios en Internet de las Ciencias Económicas y Sociales. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  2. (Gaztelaniaz) «meritocracia y meritocrático, términos adecuados en español» www.fundeu.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  3. «Meritocracia - ECyT-ar» cyt-ar.com.ar (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  4. (Gaztelaniaz) «MERITOCRACIA» Etimologías de Chile - Diccionario que explica el origen de las palabras (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  5. Yao, Xinzhong.. (2000). An introduction to Confucianism. Cambridge University Press ISBN 0-511-06624-4. PMC 57301280. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  6. Education and society in late imperial China, 1600-1900. University of California Press 1994 ISBN 978-0-520-91363-9. PMC 44966062. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  7. (Frantsesez) Blitstein, Pablo Ariel. (2015-01-26). «La méritocratie, une affaire aristocratique» La Vie des idées (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  8. (Ingelesez) «Imperial Examinations (Keju) - New World Encyclopedia» www.newworldencyclopedia.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  9. Burbank, Jane.. (2010). Empires in world history : power and the politics of difference. Princeton University Press ISBN 978-0-691-12708-8. PMC 436358445. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  10. Roser Martínez, Carlos L.. (2009). Platón, La República "Libro VI" (18-21, desde 506b) y "Libro VII" (1-5, hasta 521b) : (edición didáctica). (1a. ed., [Nueva ed.]. argitaraldia) Diálogo ISBN 978-84-96976-32-0. PMC 733816133. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  11. The Princeton encyclopedia of American political history. Princeton University Press 2010 ISBN 978-1-4008-3356-6. PMC 649901701. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  12. «About PAP» web.archive.org 2017-02-14 (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).
  13. Ngiam, Tong Dow.. (2006). A mandarin and the making of public policy : reflections. NUS Press ISBN 9971-69-352-6. PMC 70298743. (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).
  14. «The Meritocracy Party - Equal Opportunity For Every Child» The Meritocracy Party (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).
  15. (Gaztelaniaz) «Desmontando el Darwinismo Social» Regeneración 2013-03-24 (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  16. Michaels, Walter Benn.. (impr. 2009). La diversité contre l'égalité. Raisons d'agir ISBN 978-2-912107-45-9. PMC 470787294. (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).
  17. Ihl, Olivier, 19.-. (2007). Le Mérite et la République : essai sur la société des émules. Editions Gallimard ISBN 978-2-07-078487-5. PMC 421757992. (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).
  18. Closets, François de.. ([1984], ©1982). Toujours plus!. Grasset ISBN 2253032867. PMC 22516888. (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).
  19. Piketty, Thomas, (1971- ). (2014). El capital en el siglo XXI. (1a. ed. en español. argitaraldia) Fondo de Cultura Económica ISBN 978-84-375-0723-1. PMC 898165502. (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).
  20. Morales Villaroel, Oscar.. (2001). Huellas y relatos. [publisher not identified] ISBN 980-07-7579-X. PMC 51747961. (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).
  21. (Frantsesez) Saint-Simon et les saint-simoniens | Gallica. (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).
  22. (Gaztelaniaz) «Filosofía y meritocracia» Diario La Capital de Mar del Plata (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  23. Bourdieu, Pierre, 1930-2002.. (1989). La Noblesse d'Etat : grandes écoles et esprit de corps. Les Editions de minuit ISBN 2-7073-1278-9. PMC 19816491. (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).
  24. Dictionnaire de sociologie. Larousse 1999 ISBN 2-03-720343-8. PMC 42887531. (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).
  25. Girardot, Dominique,. (impr. 2011). La société du mérite idéologie méritocratique et violence néolibérale. Le Bord de l'eau ISBN 978-2-35687-108-4. PMC 758473612. (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).

Kanpo estekak