Lankide:Gotzon/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
'''Volga''' <ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0159.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua= Europako toponimia fisikoa}}</ref> ([[errusiera]]z: ''Волга'', [[tatarera|tartareraz]]: ''İdel'' edo ''Sari-su'', [[turkiera]]z: ''İdil'') [[Europa|Europako]] [[Ibai|ibairik]] luzeena da. Bere [[Ibaiadar|ibaiadarrekin]], [[Europar Errusia|Europako Errusiaren]] azaleraren heren bat baino gehiago [[Drainatze|drainatzen]] du. [[Valdai muinoak|Valdai muinoetan]] sortzen da, 228 metroko altueran, [[Mosku]] eta [[San Petersburgo]] artean, [[Kaspiar itsasoa|Kaspiar itsasora]] murgildu baino lehen, 3.690 km-ko ibilbide luze baten ondoren. Ibaia ia luzera osoan zehar [[Nabigazio|nabigagarria]] da, batez ere XX. mendearen bigarren erdian egindako hobekuntza handiei esker. Bere [[Arro hidrografiko|arro hidrografikoak]] 1.350.000 km<sup>2</sup>-ko azalera du eta herri mosaiko bat biltzen du. [[Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerraz]] geroztik, Errusiako industria jardueren zati handi bat biltzen du Volgako haranak. Baita ere, paper garrantzitsu bat jokatzen du Errusiako iruditerian, [[eleberri]], [[Margolaritza|margolan]] eta [[Kanta|abesti]] asko inspiratu izan du, besteak beste ''[[Volgako batelarien abestia|Volgako batelariak]].'' |
'''Volga''' <ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0159.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua= Europako toponimia fisikoa}}</ref> ([[errusiera]]z: ''Волга'', [[tatarera|tartareraz]]: ''İdel'' edo ''Sari-su'', [[turkiera]]z: ''İdil'') [[Europa|Europako]] [[Ibai|ibairik]] luzeena da. Bere [[Ibaiadar|ibaiadarrekin]], [[Europar Errusia|Europako Errusiaren]] azaleraren heren bat baino gehiago [[Drainatze|drainatzen]] du. [[Valdai muinoak|Valdai muinoetan]] sortzen da, 228 metroko altueran, [[Mosku]] eta [[San Petersburgo]] artean, [[Kaspiar itsasoa|Kaspiar itsasora]] murgildu baino lehen, 3.690 km-ko ibilbide luze baten ondoren.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Государственный водный реестр: река ЦНА|hizkuntza=ru|data=2016-03-05|url=https://web.archive.org/web/20160305021422/http://textual.ru/gvr/index.php?card=179058|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2024-11-09}}</ref> Ibaia ia luzera osoan zehar [[Nabigazio|nabigagarria]] da, batez ere XX. mendearen bigarren erdian egindako hobekuntza handiei esker. Bere [[Arro hidrografiko|arro hidrografikoak]] 1.350.000 km<sup>2</sup>-ko azalera du eta herri mosaiko bat biltzen du. [[Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerraz]] geroztik, Errusiako industria jardueren zati handi bat biltzen du Volgako haranak. Baita ere, paper garrantzitsu bat jokatzen du Errusiako iruditerian, [[eleberri]], [[Margolaritza|margolan]] eta [[Kanta|abesti]] asko inspiratu izan du, besteak beste ''[[Volgako batelarien abestia|Volgako batelariak]].''<ref>{{Erreferentzia|izena=Joel|abizena=Walker|izenburua=Iran and Its Neighbors in Late Antiquity: Art of the Sasanian Empire (224-642 C.E.)|orrialdeak=795–801|hizkuntza=en|data=2007-10-01|url=https://www.journals.uchicago.edu/doi/10.3764/aja.111.4.795|aldizkaria=American Journal of Archaeology|alea=4|zenbakia=111|issn=0002-9114|doi=10.3764/aja.111.4.795|sartze-data=2024-11-09}}</ref> |
||
== Izena == |
|||
Volga [[Errusiera|errusierazko]] [[Hidronimo|hidronimoa]] ''*vòlga'' proto-eslavieratik dator, «hezetasun» esanahiaz. [[Eslaviar hizkuntzak|Eslaviar hizkuntza]] askotan kontserbatzen da, [[Bulgariera|bulgarieraz]],, [[Serbokroaziera|serbokroazieraz]] eta [[Mazedoniera|mazedonieraz]] ''vlaga'' (влага) «hezetasun», [[Txekiera|txekieraz]] ''vláha'' «umeltasun» edo [[Poloniera|polonieraz]] ''wilgoć'' «hezetasun», besteak beste.<ref>{{erreferentzia|izena=Max|abizena=Vasmer|urtea=1964|izenburua=Russisches geographisches Namenbuch|argitaletxea=O. Harrassowitz|ISBN=978-3447007856|hizkuntza=de|url=https://books.google.es/books/about/Russisches_geographisches_Namenbuch.html?id=kTskfZIzJPYC&redir_esc=y|argitaratze-lekua=Wiesbaden|OCLC=2075630}}</ref> |
|||
[[Indo-irandar hizkuntzak|Eszitieraz]] Volgaren izena ''Rahān'' zen, «hezetasun» esan nahi zuena.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Arang|argitaletxea=web.archive.org|hizkuntza=en|data=2022-08-12|url=https://web.archive.org/web/20220812220052/https://www.iranicaonline.org/articles/arang-river|aldizkaria=Encyclopaedia Iranica|sartze-data=2024-11-09}}</ref> Hori [[Avestera|avesterazko]] ''Raŋhā'' (𐬭𐬀𐬢𐬵𐬁) uhar mitiko baten izenarekin dago lotua, «heze, hezetasun» esan nahi duena, eta [[Aitzinindoeuropera|aitzinindoeuroperaz]] ''*h₁res-'' edo ''*h₁ers-'' formatik eratorria izan zen.<ref>{{Erreferentzia|izena=J. P.|abizena=Mallory|urtea=1997|izenburua=Encyclopedia Of Indo-European Culture|argitaletxea=Fitzroy Dearborn|ISBN=978-1884964985|hizkuntza=en|abizena2=Dearborn|izena2=Fitzroy|url=https://archive.org/details/EncyclopediaOfIndoEuropeanCulture|aldizkaria=Internet Archive|argitaratze-lekua=London|OCLC=37931209|sartze-data=2024-11-09}}</ref> Izen hau zenbait termino indoiranikorekin konpara daiteke, hala nola: |
|||
* [[Sogdiera|Sogdierazko]] ''rʾk'' (𐽀𐼰𐼸), «zaina, odol hodia» (antzinako [[Persiera|persierazko]] ''*rahaka'' errotik).<ref>{{erreferentzia|izena=Michiel|abizena=de Vaan|urtea=2008|izenburua=Etymological dictionary of Latin and the other Italic languages|argitaletxea=Brill|ISBN=978-9004167971|hizkuntza=en|url=https://books.google.es/books/about/Etymological_Dictionary_of_Latin_and_the.html?id=ecZ1DwAAQBAJ&redir_esc=y|argitaratze-lekua=Leiden|OCLC=819172249}}</ref> |
|||
* [[Persiera|Persierazko]] ''rag'' (رگ), «zaina». |
|||
* [[Vediko|Vedikozko]] ''rasā́'' (रसा), «ihintza, likidoa, zukua», aldi berean [[Indus|Indus ibaiaren]] ibaiadar baten izena.<ref>{{erreferentzia|izena=Iaroslav|abizena=Lebedynsky|urtea=2014|izenburua=Les Sarmates : amazones et lanciers cuirassés entre Oural et Danube|argitaletxea=Errance|ISBN=978-2877725651|hizkuntza=fr|url=https://books.google.es/books/about/Les_Sarmates.html?id=-stoAAAAMAAJ&redir_esc=y|argitaratze-lekua=Arles|OCLC=874843201}}</ref> |
|||
Eszitierazko izena egungo [[Mokxera|mokxeraz]] ''gordetzen da, Rav'' (Рав) formaz.<ref>{{Erreferentzia|izena=Janet M|abizena=Hartley|izenburua=The Volga: A History|argitaletxea=Yale University Press|hizkuntza=en|data=2021|url=https://books.google.es/books?id=DjoHEAAAQBAJ&pg=PA2&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false|argitaratze-lekua=New Haven|isbn=978-0300245646|OCLC=1225354430|sartze-data=2024-11-09}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena=Eeva|abizena=Herrala|urtea=1998|izenburua=Moks̆alais-suomalainen sanakirja|argitaletxea=Yliopisto|ISBN=978-9512912445|hizkuntza=fi|abizena2=Feoktistov|izena2=Aleksandr|url=https://search.worldcat.org/title/53421582|argitaratze-lekua=Turku|OCLC=53421582}}</ref> |
|||
[[Herodoto]] [[greziar]] autoreak Volgaren bi izen [[Persiera|iraniar]] zaharrago erregistratu zituen: |
|||
* Oarus ([[Antzinako greziera|antzinako grezieraz]]: Οαρος; [[Latin|latinez]]: Oarus), eszitierazko ''*Varu'' hitzetik eratorria, «zabala».<ref>{{erreferentzia|izena=Walter|abizena=Burkert|urtea=1990|izenburua=Hérodote et les peuples non grecs : neuf exposés suivis de discussions|argitaletxea=Fondation Hardt|ISBN=978-3774924154|hizkuntza=fr|abizena2=Nenci|abizena3=Reverdin|izena2=Giuseppe|izena3=Olivier|url=https://books.google.es/books/about/H%C3%A9rodote_et_les_peuples_non_grecs.html?id=-X0VAQAAMAAJ&redir_esc=y|argitaratze-lekua=Genève|OCLC=185592220}}</ref> |
|||
* Araxes ([[Antzinako greziera|antzinako grezieraz]]: Αραξης, [[Latin|latinez]]: Araxes).<ref>{{Erreferentzia|izena=Marek Jan|abizena=Olbrych|izenburua=(PDF) Remarks on the Presence of Iranian Peoples in Europe and Their Asiatic Relations {{!}} Marek Jan Olbrycht -|argitaletxea=Księgarnia Akademicka (web.archive.org)|orrialdea=101-104. or|ISBN=978-8371883378|hizkuntza=en|data=2000|url=https://web.archive.org/web/20220925135705/https://www.academia.edu/11934986|aldizkaria=Collectanea Celto-Asiatica Cracoviensia|argitaratze-lekua=Kraków|sartze-data=2024-11-09}}</ref><ref>Gipuzkoan bada izen bereko erreka bat, [[Araxes]], [[Oria|Oria ibaiaren]] ibaiadarra.</ref> |
|||
Ibaian zehar bizi ziren [[Turkiar hizkuntzak|turkiar]] herriek ''Itil'' edo ''Atil'' deitu izan zioten. [[Turkiar hizkuntzak|Turkiar hizkuntza]] modernoetan, ''İdel'' (Идел) izenaz ezagutzen da [[Tatarera|tatareraz]], ''Atăl'' (Атӑл) [[Txuvaxera|txuvaxeraz]], ''Iźel'' [[Baxkirera|baxkireraz]], ''Edıl'' [[Kazakhera|kazakheraz]] eta ''Idil'' [[Turkiera|turkieraz]]. Izen horiek guztiak antzinako turkierazko ''Etil''/''Ertil'' formari dagokzio, jatorri eta esanahi argirik ez duena. Beharbada, forma horrek badu lotura bat ''Irtesh'' hidronimoarekin.<ref>{{erreferentzia|izena=Rifgat Gazizǧan|abizena=Ächmät'janov|urtea=2001|izenburua=Tatar telenen̜ kyskača tarihi-ėtimologik süzlege|argitaletxea=Tatarstan kitap näšrijaty|ISBN=978-5298010047|hizkuntza=|url=https://search.worldcat.org/title/834325782|argitaratze-lekua=Kazan'|OCLC=834325782}}</ref> |
|||
== Geografia == |
== Geografia == |
12:11, 9 azaroa 2024ko berrikusketa
Volga [1] (errusieraz: Волга, tartareraz: İdel edo Sari-su, turkieraz: İdil) Europako ibairik luzeena da. Bere ibaiadarrekin, Europako Errusiaren azaleraren heren bat baino gehiago drainatzen du. Valdai muinoetan sortzen da, 228 metroko altueran, Mosku eta San Petersburgo artean, Kaspiar itsasora murgildu baino lehen, 3.690 km-ko ibilbide luze baten ondoren.[2] Ibaia ia luzera osoan zehar nabigagarria da, batez ere XX. mendearen bigarren erdian egindako hobekuntza handiei esker. Bere arro hidrografikoak 1.350.000 km2-ko azalera du eta herri mosaiko bat biltzen du. Bigarren Mundu Gerraz geroztik, Errusiako industria jardueren zati handi bat biltzen du Volgako haranak. Baita ere, paper garrantzitsu bat jokatzen du Errusiako iruditerian, eleberri, margolan eta abesti asko inspiratu izan du, besteak beste Volgako batelariak.[3]
Izena
Volga errusierazko hidronimoa *vòlga proto-eslavieratik dator, «hezetasun» esanahiaz. Eslaviar hizkuntza askotan kontserbatzen da, bulgarieraz,, serbokroazieraz eta mazedonieraz vlaga (влага) «hezetasun», txekieraz vláha «umeltasun» edo polonieraz wilgoć «hezetasun», besteak beste.[4]
Eszitieraz Volgaren izena Rahān zen, «hezetasun» esan nahi zuena.[5] Hori avesterazko Raŋhā (𐬭𐬀𐬢𐬵𐬁) uhar mitiko baten izenarekin dago lotua, «heze, hezetasun» esan nahi duena, eta aitzinindoeuroperaz *h₁res- edo *h₁ers- formatik eratorria izan zen.[6] Izen hau zenbait termino indoiranikorekin konpara daiteke, hala nola:
- Sogdierazko rʾk (𐽀𐼰𐼸), «zaina, odol hodia» (antzinako persierazko *rahaka errotik).[7]
- Persierazko rag (رگ), «zaina».
- Vedikozko rasā́ (रसा), «ihintza, likidoa, zukua», aldi berean Indus ibaiaren ibaiadar baten izena.[8]
Eszitierazko izena egungo mokxeraz gordetzen da, Rav (Рав) formaz.[9][10]
Herodoto greziar autoreak Volgaren bi izen iraniar zaharrago erregistratu zituen:
- Oarus (antzinako grezieraz: Οαρος; latinez: Oarus), eszitierazko *Varu hitzetik eratorria, «zabala».[11]
- Araxes (antzinako grezieraz: Αραξης, latinez: Araxes).[12][13]
Ibaian zehar bizi ziren turkiar herriek Itil edo Atil deitu izan zioten. Turkiar hizkuntza modernoetan, İdel (Идел) izenaz ezagutzen da tatareraz, Atăl (Атӑл) txuvaxeraz, Iźel baxkireraz, Edıl kazakheraz eta Idil turkieraz. Izen horiek guztiak antzinako turkierazko Etil/Ertil formari dagokzio, jatorri eta esanahi argirik ez duena. Beharbada, forma horrek badu lotura bat Irtesh hidronimoarekin.[14]
Geografia
Volgaren goi ibilgua
Volga ibaiaren sorburua Valdai muinoetan dago, Volgoverkhove herrixkan, Moskuko ipar-mendebaldean eta San Petersburgotik 320 bat kilometrora, hego-ekialdean. Muino horietatik atera eta gero, ur ibilgua Rjev herrira iristen da, ipar-ekialderantz egiteko. Hortik aurrera, zamaontzi txikiak ibil daitezke ibaian. Aurrerago, Tver hiria zeharkatzen du, Mosku eta San Petersburgo lotzen zituen antzinako errepidean. Volga ibaiak Ivankovoko urtegiko atxikitze aintzira zeharkatzen du, Dubnaraino, han elkartzen baitzaio Moskuko ubidea. Dubnako urtegia Mosku edateko urez elikatzeko eraiki zuten. Kimry hiria zeharkatuta, ibaia Uglitxeko urtegiaren atxikitze aintzirara iristen da. Gero, ibaia iparralderantz doa, Rybinskeko urtegiaren atxikitze aintziraraino, ibaiaren gainean eraikitako aintzirarik zaharrena baita. Aintzira horretan, bi ibaiadar batzen dira Volgara, Mologa eta Txeksna, baita Volga-Baltiko bide nabigagarria ere.
Volgaren ibilgu ertaina
Urtegiaren ondoren, Rybinsk hiria dago, Volgaren goi ibaibideko portu handia bat. Bi arroko esklusa igaro ondoren, ibaia hego-ekialderantz doa, eta, 85,8 km-ren ondoren, Jaroslavlera iristen da. Erdialdeko Errusiako hiririk zaharrenetako bat da, XI. mendean sortua. Bertan ezarritako industriek ibaira isurtzen dituzte hondakin ur gehienak, batere prozesatu gabe. Ibaian behera 70 km inguru dago Kostroma, 1152an sortua, izen bereko ibaiarekin bat egiteko. Kinechma hiria atzean utzi ondoren, Gorkiko urtegia dago: Nizhni Novgorodeko presak sortutako 430 km luzeko ur aintzira bat da. Nizhni Novgoroden, Oka eskuin ibaiadarra gehitzen zaio Volgari. Aurrerago, Mari El lurraldean, Txeboksaryko presa dago. 1980ko hamarkadan, eraiki zutenean, mari herriko dozenaka mila biztanlek alde egin behar izan zuen atxikitze aintzirari bide emateko. Presatik behera Txeboksary eta Novotxeboksarsk hiriak daude. Kazan, Tatarstango hiriburua, ibaiaren ibilbidean dago, 150 km ekialderago, ur ibilguak bere ibilbidea hegoalderantz okertzen duen puntuan. Hiria Kuibyxeveko urtegiaren hasieran dago, Samarako presak sortutako 550 km-ko atxikitze aintzira bat: 6.450 km2-ko azalerarekin, Europako atxikitze urtegi handiena da. Kama Volgarekin elkartzen da laku horretara murgilduta. Lakuaren ertzean Ulianovsk eta Togliatti hiriak daude. Volgak ia itxita dagoen begizta bat osatzen du, eta bertan dago Samara hiria, milioi bat biztanle baino gehiago dituena. Samara ibaia, Volgaren ezker ibaiadarra, Volgan murgiltzen da. Syzran hiria begiztaren amaieran dago.
Volgaren behe ibilgua
Saratoveko atxikitze aintzira leku horretan hasten da, Balakovo hiritik gertu eraikitako Saratoveko presak sortzen du. Irgiz ibaia Volgan murgiltzen da hiri industrial horretan. Volgako alemaniarren herria Balakovo eta Saratov artean bizi zen, Bigarren Mundu Gerraren ostean Kazakhstanera eta Siberiara deportatuak izan aurretik. Ezker ertzean dauden Engels eta Marks hiriek garai hura gogorarazten dute. Ibaiak bere ibilbideko zati honetan bakarrik mantendu du garai bateko itxura. Belardiek eta mendixkek osatzen duten paisaiaren forma bereizgarriak —375 metroko altuera hartzen dute, mendebaldean, eta ertz laua ekialdean— nabari dira oraindik Kazan eta Volgograd artean, nahiz eta atxikitze aintzirek hein batean ito dituzten antzinako bazterrak. Egiaz, Balakovo eta Marks artean bakarrik dago Volga bere jatorrizko egoeran.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ (Errusieraz) «Государственный водный реестр: река ЦНА» web.archive.org 2016-03-05 (Noiz kontsultatua: 2024-11-09).
- ↑ (Ingelesez) Walker, Joel. (2007-10-01). «Iran and Its Neighbors in Late Antiquity: Art of the Sasanian Empire (224-642 C.E.)» American Journal of Archaeology 111 (4): 795–801. doi: . ISSN 0002-9114. (Noiz kontsultatua: 2024-11-09).
- ↑ (Alemanez) Vasmer, Max. (1964). Russisches geographisches Namenbuch. Wiesbaden: O. Harrassowitz ISBN 978-3447007856. OCLC .2075630.
- ↑ (Ingelesez) «Arang» Encyclopaedia Iranica (web.archive.org) 2022-08-12 (Noiz kontsultatua: 2024-11-09).
- ↑ (Ingelesez) Mallory, J. P.; Dearborn, Fitzroy. (1997). «Encyclopedia Of Indo-European Culture» Internet Archive (London: Fitzroy Dearborn) ISBN 978-1884964985. OCLC .37931209 (Noiz kontsultatua: 2024-11-09).
- ↑ (Ingelesez) de Vaan, Michiel. (2008). Etymological dictionary of Latin and the other Italic languages. Leiden: Brill ISBN 978-9004167971. OCLC .819172249.
- ↑ (Frantsesez) Lebedynsky, Iaroslav. (2014). Les Sarmates : amazones et lanciers cuirassés entre Oural et Danube. Arles: Errance ISBN 978-2877725651. OCLC .874843201.
- ↑ (Ingelesez) Hartley, Janet M. (2021). The Volga: A History. New Haven: Yale University Press ISBN 978-0300245646. OCLC .1225354430 (Noiz kontsultatua: 2024-11-09).
- ↑ (Finlandieraz) Herrala, Eeva; Feoktistov, Aleksandr. (1998). Moks̆alais-suomalainen sanakirja. Turku: Yliopisto ISBN 978-9512912445. OCLC .53421582.
- ↑ (Frantsesez) Burkert, Walter; Nenci, Giuseppe; Reverdin, Olivier. (1990). Hérodote et les peuples non grecs : neuf exposés suivis de discussions. Genève: Fondation Hardt ISBN 978-3774924154. OCLC .185592220.
- ↑ (Ingelesez) Olbrych, Marek Jan. (2000). «(PDF) Remarks on the Presence of Iranian Peoples in Europe and Their Asiatic Relations | Marek Jan Olbrycht -» Collectanea Celto-Asiatica Cracoviensia (Kraków: Księgarnia Akademicka (web.archive.org)): 101-104. or. ISBN 978-8371883378. (Noiz kontsultatua: 2024-11-09).
- ↑ Gipuzkoan bada izen bereko erreka bat, Araxes, Oria ibaiaren ibaiadarra.
- ↑ Ächmät'janov, Rifgat Gazizǧan. (2001). Tatar telenen̜ kyskača tarihi-ėtimologik süzlege. Kazan': Tatarstan kitap näšrijaty ISBN 978-5298010047. OCLC .834325782.