Dorida: berrikuspenen arteko aldeak
t r2.7.1) (robota Erantsia: la:Doris (Graecia) |
t r2.7.1) (robota Erantsia: ca:Dòrida |
||
12. lerroa: | 12. lerroa: | ||
[[bg:Дорида]] |
[[bg:Дорида]] |
||
[[br:Dorida]] |
[[br:Dorida]] |
||
[[ca:Dòrida]] |
|||
[[de:Doris (Griechenland)]] |
[[de:Doris (Griechenland)]] |
||
[[el:Δωρίδα]] |
[[el:Δωρίδα]] |
11:06, 29 otsaila 2012ko berrikusketa
Dorida (grezieraz ἡ Δωρίς: Eth. Δωριεύς, pl. Δωριῆς, Δωριεῖς; latinez Dores edo Dorienses) Etoliarekin, Lokrida Ozoliarreko Tesaliarekin eta Fozidarekin muga egiten duen antzinako Greziako barruti menditsu bat da. Eta mendia eta Parnaso mendiaren artean dago eta Pindo (Πίνδος) ibaiaren haranaren zati da, Zefiso ibaiaren ibaiadarra den errekaztoa. Pindo, gaur egun, Apostoliá deitua da. Harana Fozidarantz hedatzen da, baina Zefisoko beheragunea baino altuera handiagoan dago, Fozidako azken herriak diren Drimea, Titronio eta Amficearen mailan.
Izenaren jatorria
Doriar izendapena, greziar mitologiaren arabera Dorogandik dator, Helenen seme bat zena. Interpretazio tradizional bat oinarri hartuta, Doro, bere aldetik Doris izeneko toki batean ezarri zen. Herodotok Deukalion erregearen garaian, doriarrak Phthiotis barrutian bizi zirela dio, Histiaeotis izeneko eskualdean, Osa mendia eta Olinpo mendiaren oinean. Handik kadmeiarrek kanporatuak izan ondoren, Pindo mendira joan ziren, non Mazedonia izendapena jaso zuten. Toki menditsu honetatik, beste behin, arrazoiak ezagutzen ez diren arren, Driopisera joan ziren, eta hemendik Peloponesora, non euren azken izendapena izan zen doriar izendapena jaso zuten.
Apolodoro Atenasekoak, bere aldetik, Dorok Peloponesoren aurkako eskualdea okupatu zuela dio, Korintoko Golkoaren aurkako tokian, eta biztanleak doriar deituak izan ziren euren buruzagiagatik.
Deskribapen honi kasu eginez, jatorrizko doriar eskualdeak Korintoko golkoaren iparraldeko kostalde guztia hartuko zuen, Etolia, Fozida eta Lokrida ozoliar guztia barne. Argudio hau modu hobean onartzen dute ikerlariek, Herodotok ematen duen definizioa mitoarekin eta ahozko tradizioarekin lotuegia dagoela baitirudi.