Bruno Maurizio Zabala
Bruno Maurizio Zabala | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1682ko urriaren 6a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Paraná, 1736ko urtarrilaren 31 (53 urte) |
Hobiratze lekua | Buenos Aires Metropolitan Cathedral (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Ondorengotza Gerra |
Bruno Maurizio Zabala[1] (Durango, 1682ko urriaren 6a - Paraná ibaia, 1736ko urtarrilaren 31) bizkaitar militarra eta konkistatzailea izan zen, Montevideo hiriburuaren sortzaileetako bat.
Bizitza
Filipe V.aren alde borrokatu zen Espainiako Ondorengotza Gerran, eta ordainetan Río de la Platako erregeordetzako kapitain nagusi izendatu zuen erregeak 1717an. Piratei eta Portugaldar Inperioari aurre egin zien, portugaldarrak Montevideo eta Maldonado eskualdeez jabetzeko prest baitzeuden. 1723. urtean portugaldarren esku erori zen Montevideo, baina handik urtebetera berreskuratu zuen Zabalak, eta gaztelu bat eraikiarazi zuen, hiriburua izango zenaren lehenengo eraikin-multzoa. Txileko kapitain nagusi izendatu zuten 1731. urtean. Paraguain ere borrokatu zen komunero matxinatuen aurka (1725 eta 1735).
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Zabala, Bruno Maurizio», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.