Edukira joan

Bernardino Rivadavia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 20 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q188891 orrian
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Bernardino Rivadavia lotu du, Wikidataren arabera.
11. lerroa: 11. lerroa:
1880. urtean aldarrikatu zuen Argentinako gobernuak haren oroimena, eta ordudanik da maiatzaren 20a, Rivadaviaren jaioteguna, jai-eguna Argentina osoan.
1880. urtean aldarrikatu zuen Argentinako gobernuak haren oroimena, eta ordudanik da maiatzaren 20a, Rivadaviaren jaioteguna, jai-eguna Argentina osoan.
== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}

{{ lur | data=2011/12/26}}
{{ lur | data=2011/12/26}}



23:28, 5 iraila 2013ko berrikusketa

Bernardino Rivadavia

Bernardino Rivadavia (Buenos Aires, Argentina, 1780ko maiatzaren 20a - Cadiz, Espainia, 1845eko irailaren 2a) argentinar politikaria izan zen.

Biografia

Argentinako errepublikako aurreneko lehendakaria izan zen. Ingelesen aurka borrokatu zen Buenos Airesen 1806an, eta Argentinako independentziaren aldeko batzordeko idazkari egin zuten 1810ean. 1811n batzordeko buruzagi nagusi bihurtu zen, eta haren aginduetara eratu zen La Platako gudarostea, desegin ziren espainiarrek ezarritako gorteak, prentsa-askatasuna aldarrikatu eta esklabotasuna kendu zen.

1814an Europara jo zuen, La Platako Herrialde Batuen alde, britainiarren laguntza eske. Sozialismo utopikoaren ideiak ezagutu zituen Europan, eta Amerikan ildo horretako neurriak bideratzeko erabakia hartu zuen. 1821ean itzuli zen Argentinara, gobernuko ministro gisa. Gizarte-alorrean, Elizaren pribilegioak murriztu eta laborariak lurren jabe egitea erraztu zuen; politikan, hauteskunde-bidezko ordezkaritza bat abiarazi zuen, eta kultura-alorrean Buenos Airesko Unibertsitatea sortu zuen.

Argentinako errepublikako lehendakari egin zuten 1826an, batasunerako konstituzio berria aldarrikatu ondoren. Halaz ere, 1827an utzi behar izan zuen kargua, batasun berri haren joera zentralistaren aurka, Buenos Airestik kanpoko herrialdeetan altxatu ziren federalisten eta geroko Uruguaiko lurrak beretzat nahi zituen Brasilen aurkako gerretan buru ezin emanik zegoela. Europara joan zen, eta 1834an itzuli bazen ere, betikoz utzi behar izan zuen ondoren sorterria, epaiketa baten ondoren. Brasila joan zen, lehenengo, eta Espainiara ondoren.

1880. urtean aldarrikatu zuen Argentinako gobernuak haren oroimena, eta ordudanik da maiatzaren 20a, Rivadaviaren jaioteguna, jai-eguna Argentina osoan.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernardino Rivadavia Aldatu lotura Wikidatan