Zolda-belar handi
Zolda-belar handia (Symphytum officinale) Borrajinazeoen familiako belar-landare iletsu baten izen arrunta da. Ositxeka izenaz ere ezagutzen da. Kono itxurako sustraiak ditu, luzeak eta azal beltzekoak; zurtoina zuta eta erztuna; hostoak lantza itxurako luzeak eta latzak, eta loreak, ezkila itxurako txikiak, kolorez zuriak edo arrosak, eta mordoan antolatuak. Belardietan hazten da, leku hezeetan batez ere. Herri sendagintzan haginetako mina kentzeko, barizak, ultzerak eta biriketako ondoeza kentzeko erabiltzen da.[1]
Zolda-belar handi | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Boraginales |
Familia | Boraginaceae |
Generoa | Symphytum |
Espeziea | Symphytum officinale |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | comfrey root (en) |
Erreferentziak
aldatu
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |