Zigoitia

Arabako udalerria


Zigoitia[4] Arabako iparraldeko udalerri menditsu bat da, Zuia-Gorbeialdea eskualdekoa, Gorbeia menditik gertuen dagoena. Zadorra ibaiaren eskuinaldeko zenbait adarrek ureztatzen dute, bereziki Zubialde izenekoak. Gasteiztik 15 bat kilometro iparraldera dago.

Zigoitia
 Araba, Euskal Herria
Apodakaren ikuspegia.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaGorbeialdea
Izen ofizialaZigoitia
AlkateaJavier Gorbeña Garcia (Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01138
INE kodea01018
Herritarrazigoitiar
Kokapena
Koordenatuak42°58′06″N 2°43′42″W / 42.9683°N 2.7282°W / 42.9683; -2.7282
Map
Azalera102,07 km²
Garaiera600 metro
Distantzia15 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria1.821 (2023)
−1 (2022)
alt_left 803 (%44,1) (%51,8) 944 alt_right
Dentsitatea17,12 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 31,86
Zahartze tasa[1]% 27,16
Ugalkortasun tasa[1]‰ 35,71
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,42 (2011)
Genero desoreka[1]% 2,47 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 5,24 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 29,97 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 16.7 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 13.98 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.zigoitikoudala.org/

Ondategi da herriburua.

Zigotia toponimoa Zuia Goitia izenetik eratorria izan daitekeela uste da, Zuia udalerriaren mendebaldean dagoen herria dela.

1025eko Donemiliagako goldean Zuffia de Suso eta Zuffia de Iuso ageri dira, Dibinako alfozaren barruan. Haren kokapenarengatik, izenaren antzekotasunarengatik eta esleitutako zergengatik, herri batenak baino handiagoak, haran batenen antzekoak, nahiko argi dago izena gaurko Zuiarekin lotuta dagoela. Era berean, Osinganin alfozean Zuhiabarrutia ere aipatzen da.

Juan Antonio Llorenteren Noticias históricas de las tres provincias Vascongadas (1807) Zuffia de Suso gaurko Zigotia eta Zuffia de Iuso gaurko Zuia izango ziratekeela aipatzen zen. Egilearen arabera, "Suso" esapidearen euskal ordaina "Goitia" zen, beraz ondorioztatzekoa da errioxar fraideek Zuffia de Suso idazten zutena herrikoek Zuffia-Goitia izendatzea.

Hurrengo mendeetan Zuhigutia (1233), Çoygoitia (1257), eta Zuigoitia (1338) ageri izan ziren 1457an Cigoitia ageri arte. Dena den, badirudi ahozko hizkeran jatorrizko formari eutsi zitzaiola; izan ere, duela gutxi arte jaso izan da Suiguitixe Legutioko euskaldun zaharren artean.

Toponimoaren azpiko Zuia izena zubia hitzetik letorke, euskal toponimian beste hainbatetan gertatu den bezala. Hipotesi horren arabera, toponimoaren bilakabidea honakoa izango zen: Zubia ?-> Zuffia (1025) ->Zufia (1089) -> Zuia (1457). Horren alde aipa liteke Zigoitiko ibai nagusiak Zubialde izena duela.

Zigoitia izenaren amaierako -a artikulua da, eta deklinatzean honela egin behar da: Zigoitia, Zigoitiarekin, Zigoitian..., baina Zigoitiko, Zigoititik, Zigoitira... Era berean, izen honek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Zigoiti maitea, Zigoiti osoan, Gure Zigoiti hau...[4]

Geografia

aldatu

Udalerri mugakideak

aldatu

Historia

aldatu

Zigoitiak mitologia aberatsa dauka, kondairak dioenez, Mairulegorretan urrea dago ezkutatuta. Urrearen kontu hori Euskal Herri osoan dago hedatuta, eta kondairek diotenez, gure inguruetako kobazulo gehienetan urrea dago noiz aurkituko zain. Esaten da alde horretako mairuak, ikaragarrizko indarra zeukaten genio batzuk, kobazuloan elkartzen zirela (eta direla).

Zigoitian aurkitu diren populazio aztarnarik zaharrenak Gorbeian kokatzen dira, Mairulegorretako kobazuloetan hain zuzen. Bertan Paleolitoko objektu batzuk aurkitu zituzten. Handik gertu Burni Aroko ontzi eta beste objektu batzuk ere aurkitu ziren.

Ondategitik hurbil dagoen Artzegi koban Brontze Aroko objektu batzuk topatu zituzten. Zaitegi inguruan neurri txikiko trikuharriak eta tumuluak daude. Burdin Aroan, bi herrixka eraiki ziren, haietako bat, Zabalgana deiturikoa, Ondategin dago. Aztarnen arabera, herrixka hori gotorleku bat izan zen. Herrixka berean eskuz egindako ontzi zati handiak aurkitu dira.

Erromatarren garaiko ezer ez da aurkitu, orduko txanpon bat izan ezik.

Erdi Aroan Zigoitian tenplu txikiak eraiki ziren, Ondategiko San Lorentzo parrokia kasu.

1192. urtean Nafarroako Antso Jakituna erregeak Larraun forua edo hiri-gutuna sinatu zuen. Inguruko bilerak Ondategiko Santa Luziako baselizan egiten ziren.

XIX. mende arte Ondategi Zigoitiko hiriburua izan zen.

Ekonomia

aldatu

Herriko jarduera ekonomiko nagusiak abeltzaintza, nekazaritza eta baso ustiapena dira. Zekaleak, patata eta arbiak dira ekoizpen nagusiak. Baso azalera herri jabetzako 8.603 Ha-koa da. Abeltzaintza, batez ere, behi eta ardiena da. Irina egiteko hamar errota ere badaude.

Banaketa administratiboa

aldatu

Zigoitiko udalerriak herri hauek ditu bere barnean:

Demografia

aldatu

XX. mendearen lehen erdia gorabeherarik gabe igaro zen Zigoitiko populazioari dagokionez. Inguruko udalerrietan bezala, eta nekazaritzari lotutako lurraldea izanik, 1950eko hamarkadatik aurrera, berriz, populazioak beherako joera hartu zuen, gehienbat Gasteiz eta Bilbo hirietara izandako emigrazioaren ondorioz.

1980ko hamarkadatik aurrera, garraiobideak hobetzearen eta hirietako etxebizitzen prezio handien ondorioz, jende berria iritsi zen udalerrira. Hala bada, populazioa bikoiztu egin zen 20 urtetan.

Zigoitiko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Zigoitian»

2023-2027 legegintzaldia

aldatu

2023ko hauteskundeen ondorengo Zigoitiako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
4 / 9
358 (% 41,58)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 9
356 (% 41,35)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 9
86 (% 9,99)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 9
61 (% 7,08)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Alkateak

aldatu

Hauek izan dira Zigoitiko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[5]
Ignacio Beitia Ortiz de Echevarria[5] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Antonio Saez de Camara Ruiz de Erenchun[5] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Fernando Fernandez de Eribe Gonzalez de Zarate[5] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Fernando Fernandez de Eribe Gonzalez de Zarate[5] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Antonio Saez de Camara Ruiz de Erenchun[5] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Antonio Saez de Camara Ruiz de Erenchun[5][6] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Antonio Saez de Camara Ruiz de Erenchun[5] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Nuria Lopez de Letona Lengaran[5][7] 2007 2011 Zarragoa[7]
Ioseba Mikel Las Heras Martinez de Lapera[5] 2011 2015 Bildu
Ioseba Mikel Las Heras Martinez de Lapera[5][8][9] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Javier Gorbeña Garcia[5][10][11][12][13] 2019 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea
Javier Gorbeña Garcia[14][15][16] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

Garraioa

aldatu

Araba Bus sareko     eta   lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
1 Gasteiz
(geltokia)
Etxabarri Dibina (Gorbeia MG)Etxabarri DibinaApodakaBerrikaoBuruagaEribeGopegiMaurgaLarrinoaMuruaEtxaguenGorostitzaAkosta Zestafe
14 Gasteiz
(geltokia)
ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta) Izarra
15 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)IzarraLezamaLarrinbeAmurrioAmurrio (San Jose)Luiaondo (Malato)LuiaondoLaudio (Gurutze Gorria)LaudioAretaLaudio (Ugarte)Okondo Artziniega

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:

  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
5 Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi
Urduña (suhiltzaileak)ApregindanaUntzagaUzkio UrkabustaizOiardoGoiuriBeluntzaZiorragaAltubeGillernaLukianoAperregiDonamaikiaJugoBitorianoZarateMarkiaSarriaOlanoLetonaZaitegi Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Jose Beobide[17] zestafearrari, Zigoitiko tokiko euskararen azken hiztunari, 2010ean jasotako testigantza.[18][19]

Zigoitiko tokiko euskara Otxandio inguruko euskararen[20][21] barnean sailkatzen da, mendebaldeko bizkaieraren barne dagoen tarteko euskalkian. Tokiko euskara, ordea, galzorian da, hiztun bat besterik ez baitu gaur egun: Jose Beobide zestafear artzaina.[22]

2001eko datuen arabera, udalerriko 1258 biztanleetatik 298 euskaldunak ziren, 274k euskaraz egiteko nolabaiteko gaitasuna zuten eta gainontzeko 686ak erdaldunak ziren. Etxeko hizkuntza eta ama hizkuntza nagusiki gaztelania zen alde handiz. 2006.urtean, aldiz, euskaldunak % 23 zirela jotzen zen.

2016ko datuen arabera, Zigoitiko biztanleen artean %47,2 euskaldunak ziren.

 
Zigoitiko udal pilotalekua, 2012ko herriko jaietan, esku huskako pilota partida jokatzen ari zirela.
  • Uztailaren azken asteburuan, Zigoitiko udalerriaren festak ospatzen dituzte.
  • Irailaren bigarren asteburuan, Zigoitia Euskaraz jaia ospatzen da

Ondasun nabarmenak

aldatu

Zigoitiar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
  5. a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  6. (Gaztelaniaz) «Cinco alcaldes del PNV dejan las Juntas de Álava porque no se invitó a Batasuna» El País 2002-05-26 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  7. a b (Gaztelaniaz) «El PNV de Zigoitia denuncia que los restos de la plaza de toros saturan su escombrera» El Correo 2007-07-23 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  8. (Gaztelaniaz) «EH Bildu gobernará en nueve municipios de Álava durante la presente legislatura» 20 minutos 2015-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  9. «EH Bildu conquista 40 alcaldías en Navarra, incluida Pamplona» Europa Press 2015-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  10. «EAJk Zigoitiko alkatetza kendu dio EH Bilduri» Berria 2019-06-16 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  11. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  12. (Gaztelaniaz) «Alcalde y concejales del Ayuntamiento de Zigoitia 2019-2023» El Correo 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
  13. «EH Bilduren aginte makila kolokan da Legution - Gorbeialdea» Alea 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  14. (Gaztelaniaz) «Estos son los 53 alcaldes de los pueblos de Álava» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  15. (Gaztelaniaz) «Zigoitia tiene alcalde del PNV gracias al PP» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  16. (Gaztelaniaz) «El PNV vuelve a relegar a EH Bildu en Zigotia con apoyo del PP» El Correo 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  17. «Beobide Garmendia, Jose - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-05T10:11:55Z).
  18. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
  19. «Zestafen euskaldunik ez» Ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-26).
  20. «Otxandio ingurukoa» Ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  21. «Zigoitia» Ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  22. «Joxe Beobide: "Euskaldunari ez diote maitasunik izan"» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  23. (Gaztelaniaz) «Juan Saenz de Buruaga», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa