Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Crazy Horse (argipena)»

Zaldi Ero[1] —jatorrizko izena Tȟašúŋke Witkó edo Tasunka Witko (lakotazko izen horren euskarazko ahoskera Taxunka Uitko da gutxi gorabehera, eta hitzez hitz «haren zaldia erotuta dago» edo «haren zaldia eroa da» esan nahi du), ingelesez Crazy Horse— (Gaurko Rapid City, AEB, 1840ko abenduaren 4a? - Nebraska, AEB, 1877ko irailaren 5a) oglala leinuko siux tribu indiarreko buruzagia izan zen. Tribu hori bere kideek guduetan erakusten zuen kemenagatik famatu zen. XIX. mendeko Estatu Batuetako indiar erresistentziaren buru handienetako bat izan zen.

Zaldi Ero

tribu-buruzagi


gerra buruzagia

Bizitza
JaiotzaHego Dakota1840ko hamarkada
HerrialdeaOglala lakota
BizilekuaHego Dakota
Talde etnikoaSiuxa
Lehen hizkuntzadakota
HeriotzaFort Robinson (en) Itzuli1877ko irailaren 5a (36/37 urte)
Hobiratze lekuaezezaguna
Heriotza modua: labankada
Hezkuntza
Hizkuntzakdakota
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta tribu-buruzagia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakRed Cloud's War (en) Itzuli
Great Sioux War of 1876 (en) Itzuli

Find a Grave: 5139 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

1865. urtean zurien aurkako borrokari ekin zion, Montanako urre tokietara iristeko errepidea zabaltzearen aurka azaldu zenean.

1866an W. J. Fetterman kapitainaren eta harekin ziren 80 gizonen hilketan esku hartu zuen Wyomingen. Siouxei eskainitako erreserbei uko eginez (1868), betiko ehiza lurraldeetara jo zuen, gobernuaren osteekin borroka etengabean arituz.

1874an Dakotan urrea aurkitu zela eta, urreketariak indiarren erreserba zabaletan sartu ziren.

Zaldi Erok, txeieneekin elkar harturik, eraso egin zion Crook jeneralari eta atzera eragin zion 1876ko ekainaren 17an, Rosebud Riverko guduan. Iparraldera egin zuen gero eta Tatanka Yotankaren gidaritzapean ziren sioux gehienekin elkartu zen. Urte berean, ekainaren 25ean, Little Big Horngo guduan parte hartu zuen. Azken horretan, Custer jenerala eta Zalditeriako 7. Erregimentuko gizon guztiak hil ziren. Berriz ere mendialdera jo zuen bere leinukoekin, Estatubatuar Armada (Crook jeneralaren soldaduak) atzetik zuela eta, azkenean amore eman behar izan zuen; goseak eta hotzak ahuldurik, Nebraskan Crook jeneralari errenditu zitzaion. Preso hartu zuten eta Fort Robinson gotorlekuan sartu zuten. Handik hilabete gutxira baionetaz eta traizioz bizkarraldean sastakaturik erail zuten, ihes egiteko saioan, agidanez.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zaldi Ero