Thomas Woodrow Wilson (1856ko abenduaren 281924ko otsailaren 3) Ameriketako Estatu Batuetako 28. presidentea izan zen. Politika berrizalea egin zuen eta berrikuntza demokratiko ugari abiarazi zituen: besteak beste, aduana zergak murriztu zituen, bankuei kontrol federala ezarri zien, trusten eragina murrizteko ahaleginak egin zituen, zortzi orduko laneguna ezarri zuen eta emakumeei boto eskubidea aitortu zien (1920). Nazioartean, Hego Amerikako lurraldeen gaineko kontrola areagotu nahi izan zuen; horretarako armak eta neurri ekonomikoak erabili zituen.[1]

Woodrow Wilson
Ahotsa

28. Ameriketako Estatu Batuetako Presidentea

1913ko martxoaren 4a - 1921eko martxoaren 4a
William Howard Taft - Warren Gamaliel Harding
Hautetsia: 1912 United States presidential election (en) Itzuli, 1916 United States presidential election (en) Itzuli
23. Ameriketako Estatu Batuetako Presidente-Hautetsia

1912ko azaroaren 5a - 1913ko martxoaren 4a
William Howard Taft - Warren Gamaliel Harding
Hautetsia: 1912 United States presidential election (en) Itzuli
New Jerseyko Gobernadorea

1911ko urtarrilaren 17a - 1913ko martxoaren 1a
John Franklin Fort (en) Itzuli - James Fairman Fielder
Princeton Unibertsitateko presidente

1902 - 1910
Francis Landey Patton (en) Itzuli - John Aikman Stewart (en) Itzuli

Filipinetako gobernadore nagusi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWoodrow Wilson
JaiotzaStaunton city konderria eta Woodrow Wilson Birthplace (en) Itzuli1856ko abenduaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaWoodrow Wilson Boyhood Home (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaWashington eta Woodrow Wilson House (en) Itzuli1924ko otsailaren 3a (67 urte)
Hobiratze lekuaWashingtongo Katedral Nazionala
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaJoseph Ruggles Wilson
AmaJanet Woodrow
Ezkontidea(k)Ellen Axson Wilson  (1885eko ekainaren 24a -  1914ko abuztuaren 6a)
Edith Bolling Galt Wilson  (1915eko abenduaren 18a -  1924ko otsailaren 3a)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaVirginiako Unibertsitatea
Johns Hopkins Unibertsitatea 1886) Doktoretza : politika zientzia, zientzia historikoa
Davidson College (en) Itzuli
(1873 - 1874)
Princetongo Unibertsitatea
(1875 - 1879) Artean graduatu
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaHerbert Baxter Adams
Richard T. Ely (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, unibertsitateko irakaslea, abokatua, akademikoa, estatu-politikaria, politologoa, legelaria, irakaslea eta idazlea
Altuera180 zentimetro
Lantokia(k)Princeton
Enplegatzailea(k)Bryn Mawr College
Virginiako Unibertsitatea
Wesleyar Unibertsitatea
Princetongo Unibertsitatea  (1874 -
Jasotako sariak
KidetzaAmerikako Sozietate Filosofikoa
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Linzeen Akademia
American Historical Association (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Accademia delle Scienze di Torino
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaPresbiterianismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0934306 Musicbrainz: eeae0d6d-7f70-4cf8-a001-95ca2d4d3fd2 Discogs: 1324856 IMSLP: Category:Wilson,_Woodrow Find a Grave: 1115 Edit the value on Wikidata

New Jerseyko gobernatzailea 1910ean izendatuta, 1913an hautatu zuten presidente. Lehen agintaldian lege ugari jarri zituen indarrean. Berriro 1916an aukeratua, bigarren agintaldi horren ardatz nagusia Lehen Mundu Gerra izan zen: neutral izateko ahaleginak egin zituen, baina alemaniarrek Estatu Batuen ontziak hondoratu ondoren, gerran sartu behar izan zuen. Aliatuen alde eginda, 1917an Europara soldaduak bidaltzen hasi zen. Herrialdeko ekonomia kontrolatu zuen eta maileguen bidez behar adina diru bildu zuen. Gerraren kontrako mugimenduak, Alderdi Sozialistakoa esaterako, geldiarazi eta isilarazi zituen. Afera militarretatik at, Aliatuei eman zien dirulaguntza eta hornidurei esker, haien garaipena ahalbidetu zuen. Parisa joanda, Versaillesko Hitzarmena osatzen lagundu zuen, eta Nazioen Ligaren sortzaileetako bat izan zen. Nolanahi ere, AEBetako senatuak ez zuen Versaillesko Hitzarmena baieztatu, eta, horren ondorioz, herrialdea Nazioen Ligatik kanpo geratu zen. Barne politikari dagokionez, gerra garaiko oparotasuna gerraosteko depresio bihurtu zen. Gainera, grebak eta arraza-istiluak ugaritu ziren.

1919ko Bakearen Nobel Saria eman zioten. 1919an elbarritasunak jo zuen, eta bere agintaldia bukatu zenean politika utzi zuen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu