Wisdom (albatrosa)
Wisdom munduko eraztundun hegazti zaharrena dela uste da, 21. mendeko lehen laurdenean ezagutzen direnen artean bederen. Laysan albatros eme bat da, gutxienez 70 urte dituena. Urtero itzultzen da Pazifikoko Midway uharteetako puntu batera, Papahānaumokuākea naturgunera.[1]
Wisdom (albatrosa) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1951 (72/73 urte) |
Jarduerak |
Midway uharteetan 1956. urtean, Chandler Robbins ornitologo estatubatuarrak eraztundu zuen. Laysan albatrosak lehen aldiz 5 urterekin ugaltzen direnez, gutxienez 70 urteko adina (2021etik aurrera) kalkulatzen zaio txoriari. Bizi-itxaropen arrunta 50 urte ingurukoa dute.
Albatrosak monogamoak dira. Akeakamai bere bikote arrarekin, Wisdom-ek txita ugari hazi ditu 2012az geroztik, ziurrenik 30 eta 36 urte inguru bere bizitzan. Horren aurretik, ziurrenik, beste bikotekide batzuk izan zituen bizirik iraun zutenak.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Sarasua, Asier. (2016-02-15). «Munduko hegaztirik zaharrena, 65 urteko Wisdom albatrosa, ama izan da berriro» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-29).
- ↑ (Ingelesez) «Wisdom, the World’s Oldest Known Wild Bird, Returns to Midway Atoll | U.S. Fish & Wildlife Service» FWS.gov 2022-12-09 (Noiz kontsultatua: 2023-08-29).