Wikiproiektu:WikiEmakumeok/DOnKumentala

WikiEmakumeok/DOnKumentala
Jatorria
Argitaratze-data2023
IzenburuaWikiEmakumeok - Documental Coralborativo eta WikiEmakumeok - DOnKumental Koralboratiboa
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Josi Sierra Orrantia
Mentxu Ramilo Araujo
Marisa Barrena


WikiEmakumeOK DOnK, ZINEBI zinema festibalean estreinatu den dokumental kolaboratibo bat da. ZINEBIren webean [1]irakurri daiteken sinopsiaren arabera: "abesti baten bidez, Wikipediako editore-taldearen prozesua kontatzen du Wikiemakumeok taldearen genealogia berreskuratuz. Emakume horiek azaltzen dute nondik datorren ekimena, zer egiten duten astero Wikipedian emakumeen eta gizonen biografien arteko oreka bilatzeko, mundu digitalean ere, berdintasun handiagoa lortzeko." Dokumentalaren kontakizunak ikus-entzunezko metafora bikoitza ehuntzen du: musika eta biografia femeninoen artean, dibulgazio-asmo argi bat azalduta, Euskal Herriko hainbat herrietako emakume wikilarien talde ezberdinen errealitatea islatuz.

WikiEmakumeOK DOnKumentala Durangoko Azokan proiektatu zen bertsioa azpitituluekin.

Fitxa teknikoa

aldatu

Zuzendaritza Mentxu Ramilo Araujo, Marta Macho Stadler, Make Irigoyen Perurena, Marisa Barrena Larruzea, Nerea Uriarte Goitia

Gidoia Mentxu Ramilo Araujo, Marta Macho Stadler, Make Irigoyen Perurena, Marisa Barrena Larruzea, Nerea Uriarte Goitia

Edizioa Josi Sierra Orrantia

Ekoizpena Josi Sierra Orrantia

Zabalkundea Zortzigarren Lurraldea

Kontaktua [email protected]

Dokumentalaren Helburuak

aldatu
  • Wikiemakumeok taldearen genealogia berreskuratu eta zabaldu WikiEmakumeok, jakinda euren helburua genero arrakala Wikipedian gutxitzea dela, bai euskaraz bai gaztelaniaz eta beste hizkuntzetan, entziklopedia honetan berdintasuna eta ikuspuntu feminista azalduz.
  • Proiektu honetan parte hartzen duten pertsonei (gehien bat emakumeak) bere lana eskertu eta aitortu, ikusentzunezko baliapideak erabiliz baita.
  • Proiektua ezagutzera emateaz gain, pertsona gehiago erakartzea eta parte hartzera animatzea du helburu DOnKumentalak

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu