Westerna filme genero artistiko oso popularra da. Ingelesez west medebaldeari deritzo eta AEBetako mendebaldean XIX. mendean girotutako filme edo pelikulak biltzen ditu western izeneko generoak.

Justus D. Barnes The Great Train Robbery izeneko westernean.

Bestela, Amerindiarren eta gizaki zurien arteko harreman gatazkatsuak eta borrokaldiak plazaratzen dituzte sarritan, gehien-gehienetan bigarrenen ikuspuntutik egindako pelikulak direlarik. Mexikoko mugaren inguruan ere girotuta dago mota honetako hainbat film ere bai.

Genero honetako lehendabiziko pelikula Edwin S. Poterrek zuzendu zuen 1903an, The Great Train Robbery izeneko film mutua, Justus D. Barnes eta Broncho Billy Anderson aktoreen artean zeudelarik.

Klasikoak

aldatu
 
Monument Valley (Arizona), kokaleku klasikoa izandakoa.

1930eko hamarkada eta 1950ekoaren artean westernen "Urrezko Aroa" delakoa dugu, eta urte haietakoak John Ford (Stagecoach, 1939), Raoul Walsh (They Died with Their Boots On, 1941) , Fred Zinnemann (High Noon, 1952), Howard Hawks (Rio Bravo, 1959) zuzendariak eta John Wayne eta Errol Flynn aktoreak azpimarratu behar ditugu, besteak beste.

Aurreragokoak ditugu beste klasiko handi batzuk, The Magnificent Seven (John Sturges, 1960), The Wild Bunch (Sam Peckinpah, 1969) eta Jeremiah Johnson (Sydney Pollack, 1972) beste batzuen artean.

Il buono, il brutto, il cattivo (Sergio Leone, 1966) eta Once Upon a Time in the West (Sergio Leone, 1969) Spaghetti western delako azpigeneroko adibiderik ezagunenetarikoak dira, Mendebalde Urrunari buruz baina Italian egindako zinema izanda. Charles Bronson, Lee Van Cleef, Clint Eastwood eta Henry Fonda aktore ezagunak garai hartako pelikuletan aritutakoak dira.

Gaur egun

aldatu

Azken urteotan egindakoen artean bestela Dances With Wolves (Kevin Costner, 1990), Unforgiven (Clint Eastwood, 1992), Brokeback Mountain (Ang Lee, 2005), The Three Burials of Melquiades Estrada (Tommy Lee Jones, 2005), Django Unchained (Quentin Tarantino, 2012) edo The Revenant (Alejandro González Iñárritu, 2015) aipatzekoak dira. Lan hauetan ondo ikus daiteke pelikula klasikoekin egindako haustura.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu