WKRP in Cincinnati (euskaraz: «WKRP Cincinnati Irratia») AEBtako umorezko telesaila bat da. 1978ko irailaren 18a eta 1982ko apirilaren 21a artean CBS katean aireratu zen.

WKRP in Cincinnati
Jatorria
Sortzailea(k)Hugh Wilson
IzenburuaWKRP in Cincinnati
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua4
Atalak90
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaAmerican television sitcom (en) Itzuli
Antzezlea(k)
Emanaldia
Jatorrizko igorlea CBS
Hasiera-data1978ko irailaren 18a
Amaiera-data1982ko apirilaren 21a

IMDB: tt0077097 Allocine: 12184 Rottentomatoes: tv/wkrp_in_cincinnati Metacritic: tv/wkrp-in-cincinnati TV.com: shows/wkrp-in-cincinnati Edit the value on Wikidata

Euskal Herrian ETB 1ean euskaraz eta ETB 2an gaztelaniaz aireratu zen.

Argumentua

aldatu

WKRP Cincinnati AEBtako Ohio estatuko Cincinnati hirian egoitza duen irrati bat da. Irratiaren programazio zuzendari berria den Andy Travis-ek bertako egoera egonkortu eta saiatzen saiatuko da, nahiz eta bere lankide aldrebesen baina asmo onekoek bere betebeharra maiz zaildu egin: Arthur Carlson izaera onbera baina zalantzakorra duen zuzendari nagusia, Herb Tarlek gominadun komertziala, Les Nessman albiste emaile arazotsua. Gainontzeko lankideen artean honako hauek daude: Jennifer Marlowe idazkari ilehori ederra, Bailey Quarters lankide berri, saiatu eta gaztea, Johnny Fever doktorea, disck jockey beterano eta zinikoa, bai eta New Orleans hiritik etorri berria den Venus Flytrap disc jockey funkyzalea. Noizbehinka irratiko zuzendari nagusia den Arthur Carlsonen ama ere azaldu ohi da, Carlson andrea, irratiaren jabea, itxuraz zakarra den negozio emakumea.

Pertsonaiak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu