Viswanathan Anand

indiar xakelaria

Viswanathan Anand (tamileraz: விஸ்வநாதன் ஆனந்த் edo visvanātaṉ āṉant) (1969ko abenduaren 11) indiar xake jokalaria da, Nazioarteko Maisu Handia eta Munduko xake txapeldun ohia.

Viswanathan Anand

(2016)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakவிசுவநாதன் ஆனந்த்
JaiotzaChennai1969ko abenduaren 11 (54 urte)
Herrialdea India
BizilekuaChennai
Hezkuntza
HeziketaLoyola College (en) Itzuli
Loyola College (en) Itzuli Bachelor of Commerce (en) Itzuli
Don Bosco Matriculation Higher Secondary School (en) Itzuli
University of Madras (en) Itzuli
St. Bede's Anglo Indian Higher Secondary School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakxakelaria eta idazlea
Jasotako sariak
KidetzaOSG Baden-Baden (en) Itzuli
Cannes Échecs (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa

IMDB: nm6529479 Twitter: vishy64theking Edit the value on Wikidata

1987an Munduko Junior Xake Txapelketa irabazi zuen, eta 1988an Nazioarteko Maisu Handi titulua eskuratu zuen. 5 aldiz irabazi du Munduko Xake Txapelketa, 2000 (FIDE), 2007, 2008, 2010 eta 2012an. 6 aldiz irabazi du Xakearen Oscarra, 1997, 1998, 2003, 2004, 2007 eta 2008an.

Kalkuluak eta mugimenduak oso arin egiteko duen erraztasunagatik ere ezaguna da Anand. Gaitasun horri esker xake azkarreko hainbat txapelketa irabazi ditu, batez ere blitz modalitatean. Xake azkarreko historiako jokalari onenetakotzat jotzen da.

Gata Kamski errusiarren aurka Hautagaien Txapelketa irabazi ostean, 1995ean Munduko Xake Txapelketa (Klasikoa) jokatu zuen Gari Kasparoven aurka New Yorken, baina Kasparov gailendu zen 10,5 eta 7,5 (+4 =13 -1).

1998an FIDEren Munduko Xake Txapelketako finala jokatu zuen Anatoli Karpov orduko txapeldunaren aurka, Suitzako Lausana hirian. Anandek berdinketa lortu bazuen ere (3 eta 3), berdinketa hausteko jokatu ziren partida lasterretan Karpov gailendu zen bi eta huts.

2000. urtean FIDEren Munduko Xake Txapelketaren finalera iritsi zen, eta, kanporaketetan Viktor Bologan, Smbat Gariginovitx Lputian, Bartłomiej Macieja, Aleksandr Khalifman eta Michael Adams mendean hartu ostean, finala irabazi zuen Aleksei Xirov letoniarraren aurka 3,5 eta 0.5 (+3 =1 -0). 25 urtez munduko txapeldun titulua jokalari errusiarren eskutan izan ostean, titulua irabazten zuen lehenengo ez errusiarra zen. Hala ere ezin izan zuen titulua luzaz mantendu, 2001/02ko FIDEren Munduko Xake Txapelketan finalaurrekoetan Vasil Ivantxuken aurka galdu baitzuen.

2005eko FIDEren Munduko Xake Txapelketan bigarren postuan amaitu zuen Veselin Topaloven atzetik eta Peter Svidlerrekin berdinduta.

2007ko Munduko Xake txapelketa (jada FIDEren txapelketa eta Klasikoa bat eginda) Mexiko hirian jokatu zen eta bi itzulitan jokatutako torneoa izan zen. Orduko txapelduna Vladimir Kramnik errusiarra zen. Anandek irabazi zuen, eta Kramnik bigarren postuan geratu zen.

2008an Vladimir Kramniken aurka lehiatu zen munduko txapeldun tituluagatik. Norgehiagoka Alemaniako Bonn hirian izan zen eta Anandek irabazi zuen 6,5 eta 4,5 (+3 -1 =7). Honela Anandek titulua mantendu zuen.

2010eko Munduko Xake Txapelketa Veselin Topaloven aurka jokatu zuen Sofian, eta 6,5 eta 5,5 irabazi zuen.

2012an, Anandek Hautagaien Txapelketa irabaztetik zetorren Boris Gelfand israeldarraren aurka jokatu zuen Munduko Xake Txapelketa, Moskun. Norgehiagoka Anandek irabazi zuen, partida klasikoetan 6 eta 6 (+1 -1 =10) berdindu eta berdinketa hausteko partida lasterretan 2,5 eta 1,5 (+1 =3 -0) irabazi ostean. Anandek munduko txapeldun titulua mantendu zuen beste behin.

2013an Magnus Carlsen norbegiarraren aurka jokatu zuen Munduko Xake Txapelketa, Indiako Chennai hirian. Oraingoan, baina, ezin izan zuen titulua mantendu, eta Carlsenek irabazi zuen 6,5 eta 3,5 (+3 -0 =7).

2014an Anandek Hautagaien Txapelketa irabazi zuen, eta honenbestez, Sotxin jokatu zen Munduko Xake Txapelketan lehiatu ahal izan zuen Carlsen txapeldunaren aurka, baina Carlsen gailendu zen berriro, 6,5 eta 4,5 (+3 -1 =7).

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viswanathan Anand  


Aurrekoa
Aleksandr Khalifman
FIDEren Munduko Xake Txapelduna
2000-2002
Ondorengoa
Ruslan Ponomariov
Aurrekoa
Vladimir Kramnik
Munduko Xake Txapelduna
2007-2013
Ondorengoa
Magnus Carlsen