Vicenta María López Vicuña
Vicenta María López Vicuña (Cascante, 1847ko martxoaren 22a - Madril, 1890eko abenduaren 26a) nafar lekaimea izan zen, Maria Sortzez Garbiaren Erlijiosoak kongregazioa sortu zuena. 1975eko maiatzaren 25ean Paulo VI.ak kanonizatu zuen.
Vicenta María López Vicuña | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cascante, 1847ko martxoaren 22a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1890eko abenduaren 26a (43 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | religious sister (en) |
Santutegia | |
Abenduaren 26 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Bizitza
aldatuErietxeetatik irteten ziren gaztetxoentzako egoitza sortu zuen Madrilen (La Casita) 1866an. Oinarrizko ikasketak, aritmetika, etxeko lanak eta abar irakasten zizkien haurrei. Zaragozan beste egoitza bat zabaldu zuen 1878an eta kongregazio berria izan zenaren Konstituzioa idatzi zuen urte berean. Vatikanok, apezpikuak lagun, onartu egin zuen Religiosas de María Inmaculada para el Servicio Doméstico kongregazio berria. 2.000 mojatik gora ditu gaur egun kongregazio horrek mundu guztian.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |