Urkabustaiz

Arabako udalerria

Urkabustaiz Arabako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Zuia-Gorbeialdeako kuadrillakoa. Arabaren ipar-mendebaldean dago, Gasteiztik 27 bat kilometrora, komunikazioen bidegurutze garrantzitsu batean. Herri txikiz osaturiko udalerria da, populazio gutxikoa eta nagusiki nekazaritzari lotutakoa.

Urkabustaiz
 Araba, Euskal Herria
Izarra, Urkabustaizko udalburua

Urkabustaizko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaGorbeialdea
Izen ofiziala Urkabustaiz
AlkateaXabier Alvarez de Arkaia Fernandez de Landa ( Euskal Herria Bildu )
Posta kodea01440
INE kodea01054
Herritarraurkabustaiztar
Kokapena
Koordenatuak42°57′17″N 2°54′12″W / 42.954722222222°N 2.9033333333333°W / 42.954722222222; -2.9033333333333
Map
Azalera60,49 km²
Garaiera633 metro
Distantzia27 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria1.434 (2023)
26 (2022)
alt_left 655 (%45,7) (%49,9) 716 alt_right
Dentsitatea22,09 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 41,77
Zahartze tasa[1]% 13,85
Ugalkortasun tasa[1]‰ 72,61
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 87,78 (2011)
Genero desoreka[1]% 5,39 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,96 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 31,33 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 17.8 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 13.34 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.urkabustaiz.eu/

Izarra da herriburua.

Geografia

aldatu
 
Urkabustaiz udalerriaren mapa

Udalerria isurialde kantabriarraren eta mediterraneoaren mugan dago kokaturik, iparraldera begira, eta bi gune erabat ezberdin ditu. Alde batetik, hegoaldea eta erdialdea larrez eta basoz estalitako lautada bat da, muinotxoz jositakoa, 600-850 metroko garaieran dagoena; iparraldean, berriz, Altube ibaiak osatzen duen arroa dago, batez ere pagadiz estalia, 400 metroko garaiera inguruan. Bi alde hauek banatuz, oso aldapatsua den kare-harrizko aurrealde bat dago.

Udalerriak ez dauka mendi alturik, baina udalaren ipar-ekialdean Gorbeia mendia dago.

Kokagune geografiko berezia denez, bidegurutze historikoa izan zen, Leintzerako, Arabako Lautadarako, Urduñarako eta Miranda de Ebrorako bideak lotzen zituena. Gaur egun ere, Bizkaia eta Araba lotzen dituzten bide nagusiak igarotzen dira bertatik. Bilbo eta Miranda lotzen dituen trenbideak udalerria gurutzatzen du iparraldetik hegoaldera, eta geltokia dauka Izarran. AP-68 autopista ere udalerriaren ekialdetik igarotzen da, eta Bilbo eta Miranda lotzen ditu honek ere. Bestalde, udalerriaren ekialde horretan, baina Izarratik 2 kilometro ingurura, AP-68 eta Gasteizera doan N-622 autobidearen lotunea dago.

 
Goiuriko ur-jauzia (Goiuri-Ondona, Urkabustaiz)

Udalerri mugakideak

aldatu

Historia

aldatu

Urkabustaiz izena Urkaerria eta Bustaiz antzinako izenek konposatua da. Urkaerriak Goiuri-Ondona, Oiardo, Uzkio eta Untzaga-Apregindana herriak biltzen zituen. Bustaizek, berriz, Beluntza eta Izarra.

Banaketa administratiboa

aldatu

Udalerria hamar herriz osatua dago:

Demografia

aldatu

Lehen sektoreari oso lotuta dagoen udalerria izanik, Urkabustaizek populazioa galdu zuen etengabe XX. mendearen bigarren erdian, bertakoak hirira joatearen ondorioz. XXI. mendean, berriz, populazioaren biziberritzea gertatu da, komunikazio bideak hobetzean hiriko jende asko bertaratu baita.

Urkabustaizko biztanleria

Politika

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Urkabustaizen»
 
Urkabustaizko udaletxea, Izarran

2023-2027 legegintzaldia

aldatu

2023ko hauteskundeen ondorengo Urkabustaizko udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
6 / 9
409 (% 58,26)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 9
261 (% 37,18)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 9
17 (% 2,42)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
15 (% 2,14)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Alkateak

aldatu

Hauek izan dira Urkabustaizko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[4]
Angel Hernandez Mendiguren[4][5][6] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Aurelio Velasco Uriarte[4][5] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Aurelio Velasco Uriarte[4][5] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Francisco Javier Carro Iglesias[4][5][7] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Francisco Javier Carro Iglesias[4][5][7] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Francisco Javier Carro Iglesias[4][7] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Francisco Javier Carro Iglesias[4][7] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Jesus Angel Herrero Manzano[4][8] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Antonio Lopez Goitia[4][9] 2011 2015 Bildu
Begoña Ganzabal Zurbitu[4][10][11][12][13] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Xabier Alvarez de Arkaia Fernandez de Landa[4][13][14][15][16] 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Xabier Alvarez de Arkaia Fernandez de Landa[16][17] 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu

Garraioa

aldatu

Araba Bus sareko   eta   lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
14 Gasteiz
(geltokia)
ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta) Izarra
15 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)IzarraLezamaLarrinbeAmurrioAmurrio (San Jose)Luiaondo (Malato)LuiaondoLaudio (Gurutze Gorria)LaudioAretaLaudio (Ugarte)Okondo Artziniega

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:

  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
3 Amurrio
Urduña
TertangaDelikaArtomañaAloriaUrduña (geltokia)LekamañaSaratxoInosoZiorragaBaranbioLezamaLarrinbeAmurrio (gasolindegia)Amurrio (geltokia) Amurrio
Urduña
5 Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi
Urduña (suhiltzaileak)ApregindanaUntzagaUzkio UrkabustaizOiardoGoiuriBeluntzaZiorragaAltubeGillernaLukianoAperregiDonamaikiaJugoBitorianoZarateMarkiaSarriaOlanoLetonaZaitegi Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi

Euskara

aldatu

2016an Urkabustaizko biztanleen artean %48,3 euskaldunak ziren.

Ondasun nabarmenak

aldatu
 
Izarra erreka, Izarra auzoaren gertu.

Urkabustaiztar ezagunak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  5. a b c d e «Urkabustaiz» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  6. (Gaztelaniaz) Cañamero Redondo et al., Antonio. (1982). Enciclopedia Histórico Geográfica de Álava. Haranburu Editor, (IV. Liburukia) 70 or..
  7. a b c d (Gaztelaniaz) «Ocho ex alcaldes alaveses cuentan cómo es su nueva vida sin el bastón de mando.» El Correo 2007-07-15 (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  8. (Gaztelaniaz) «Diputacion y alcaldes alaveses dudan de la calidad del gas suministrado por Repsol» Gara 2011-03-12 (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  9. (Gaztelaniaz) «“Somos los primeros que queremos que Izarra tenga un uso”» Diario de Noticias de Álava 2014-10-04 (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  10. (Gaztelaniaz) «Izarra busca renacer con un proyecto ligado al turismo» Gasteiz Hoy 2016-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  11. (Gaztelaniaz) «La Diputación de Álava reitera en Urkabustaiz su apuesta por el equilibrio territorial» Europa Press 2016-12-14 (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  12. (Gaztelaniaz) «Zuia, Urkabustaiz y Kuartango se alían por la salud» Diario de Noticias de Álava 2017-10-02 (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  13. a b (Gaztelaniaz) «Encaje de bolillos municipal» Diario de Noticias de Álava 2019-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  14. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  15. (Gaztelaniaz) «Sequía en Álava: Zuia y Urkabustaiz exigen una solución urgente al problema de abastecimiento» Cadena SER 2022-10-24 (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).
  16. a b «EH Bilduren aginte makila kolokan da Legution - Gorbeialdea» Alea 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  17. (Gaztelaniaz) «Estos son los 53 alcaldes de los pueblos de Álava» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa