Txio arrunt
Txio arrunta (Phylloscopus collybita) phylloscopidae familiako hegazti paseriformea da, iparraldeko Europa eta Eurasiako eskualde epeletan bizi dena[1].
Txio arrunt | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Phylloscopidae |
Generoa | Phylloscopus |
Espeziea | Phylloscopus collybita Vieillot, 1817
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Zabalera | 18 cm |
Kumaldiaren tamaina | 5,5 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Errute denbora | 13 egun |
Bizkarraldea arre berdexka eta sabelaldea horixka du. Hanka beltzak ditu.[2]
Deskribapena
aldatuTxio arrunta eta txio horia (Phyllosporus trochilus) oso antzekoak dira, ia bereizezinak dira euren kantua izan ezik. Txoria eskuetan izan arren, sarritan bere hegalaren formula aztertzera jo behar da zuzen identifikatzeko.
Hemen txio arruntak egiten du habia, ez dakigu txio horiak hemen habia egiten duen nahiz eta pasean ohikoa den.
Biak, oso txori txikiak dira, 11 cm baino ez tamainaz, liraina, moko mehe eta zorrotzarekin eta itxura hauskor eta delikatua orokorrean. Uda amaieran ere, koipe-erreserba ona pilatzen dutenean migrazio-bidaiaren eta neguaren gogortasunari begira, ia ez dute harrapatzen 10 gramoko pisua.
Bere kolorea nahiko diskretua da: goian oliba-berde uniformea, hegoak eta buztana zertxobait ilunagoak ditu, azpitik zurixka, bularrean alboetan eta hegalen azpian tindu horiekin, axilaren eremuan, hori-limoi bizi kolorea du. Begiaren gainean bekain horixka bat dute, normalean txio horian hobeto markatuta.
Bekainaren xehetasuna, baita bi txioen artean nabaritu ohi diren beste kolore desberdintasun txiki batzuk ere, nahiko ausazkoak dira. Ez dago desberdintasun indibidual nabarmenik eta, arinegiak dira landan antzemateko. Ezta hanken kolorea ere, argiak horiak eta ilunak arruntak dira irizpide segurua, izan ere, azken hauetakoak betik ilunak dituzten arren, horiarenak dezente aldatzen dira, haragi kolore argitik arre ilunera, batzuetan arruntarena bezalako ilun kolorekoak.
Kantuak berriz, ondo bereizteko aukera ematen digu. Horiarena errepika labur eta atsegin bat da, txontarena baino kantu leunago bat gogorarazten du. Arruntarena, monotonoagoa da, poliki-poliki errepikatzen diren bizpahiru notaz osatua dago, modu nahikoa etenean, ahapaldi luze samarretan. Kantuaren bidez, txio arruntaren populazio desberdinak ere bereiz daitezke. Hemengoek “europearrek” ez bezala kantatzen dute, modu zalapartariagoan.[3]
Biologia eta ohiturak
aldatuBi espezie hauen biologia eta ohiturak oso antzekoak dira. Intsektu txikiez eta haien arrautzez eta larbez elikatzen dira, zuhaitz eta zuhaixken hostoen artean harrapatzen dituztenak, non atseden gabe noraezean ikus daitezkeen, beti mugimenduan, hemen landare-zorri bati pikoka, han beldarrari, salto txikietan mugitzen, adarrez adar edo hegaldi laburretan, noizean behin tximeleta bat bezala airean, hosto-erroseta baten aurrean, bere muturrean ezkutuan dagoen harrapakinera iristeko.
Gutxitan jaisten dira lurrera, habiara sartzeko izan ezik, normalean horiak ezkutatu ohi duen lekuan, belar edo sasi artean, eta salbuespen gisa arruntak. Azken honek gehienetan zuhaixka baten behealdean egiten du, ez metro bat baino gehiagoko garaieran, habia esferiko bat eraikitzen dute, belar, hosto lehor eta goroldioz, barrualdea lumaz tapizatzen dute.
Errunaldiak 5 eta 7 arrautza bitartekoak dira, zurixkak arre-gorrixka koloreko orbantxoekin. Emeak inkubatzen ditu 13-14 egunez, eta txitak beste 13-15 egun igaro ondoren hegan egiten dute.
Txio horia migratzailea da; Europatik irteten dira negua Afrika tropikalean pasatzeko. Txio arrunta berriz, migratzaile partziala da, batzuk jada negua Europa epelean pasatzen dute, dezentek Mediterraneoan eta beste batzuk Sahararen hegoalderaino hegan egiten dute.
Banaketa, habitata eta estatusa
aldatuEurasiako latitude epel eta borealetan zehar hedatzen den zerrenda zabal batean elkarbizitzen dira bi espezieak, baina gero arrunta hegoalderantz joaten da, Mediterraneoko eremura, txio horia berriz gero eta gutxiago dago eremu epelaren hegoaldean, eremu Mediterraneora ez da iristen, baina borealean iparralderago igotzen du.
Horiak, Iberian bakanak baino ez dira ikusi Kantaurialdean. Arrunta ugaria da Iberia heze osoan eta hegoalderantz, Guadarrama eta Gredosko puntu batzuetaraino heltzen da
Gure lurraldean horiaren hazkuntza zalantzazkoa da. Oso ohikoa pasean, berandu entzun da kantua, maiatzaren amaieran eta habitat egokietan, eta horregatik susmatzen da bikote arraroak ugaldu daitezkeela Kantauri isurialdean, baina ez da habiarik edo beste datu segururik aurkitu. Beraz bere hazkuntza berrestea falta da. Baso hezeetan finkatzea gustatzen zaio, haltzak, makalak, sahatsak edo ur-ertzetako beste zuhaitz eta zuhaixketan, ur geldoko putzuetan, zohikaztegietan eta padura-eremuetan, lur lehorragoetan ere ugaltzen den arren.
Euskal Herrian banaketa orokorra du txio arruntak, habia ugari egiten du Kantauri isurialdean zuhaitz eta zuhaixka altu guztietan, birpopulatutako koniferoak barne, ohikoak diren sasiak garbitzen ez badira
Ohikoa, baita, Kantauri azpiko zuhaizti freskoetan: pagadietan, hariztietan eta ameztietan, baina azken hauetan eta batez ere erkamezti eta artadietan, txio lepazuria sartzen ari da, Ebroraino iristen da, ibar-basoetan eta makaletan babestuta.
Urte guztian zehar ikusten dira txio arruntak gure lurraldean, baina oso posiblea da gureak migratzea eta iparraldetik datozenak haien lekua hartzea, neguaren amaieran eta udaberri hasieran entzuten diren kantuak, normalean “europarrarenak” dira, eta ez “iberikoarenak”
Taxonomia
aldatuTxio arruntak hiru azpiespezie ditu:
- Phylloscopus collybita collybita
- Phylloscopus collybita abietinus
- Phylloscopus collybita tristis
Erreferentziak
aldatu- ↑ Clement, Peter (1995). The Chiffchaff. Londres: Hamlyn. ISBN 0-600-57978-6.
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomi Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A. ISBN:, 269 or. ISBN 84-7542-639-5..
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |