Txema Matanzas

abokatu bizkaitarra

José María Matanzas Gorostizaga (Santurtzi, 1965eko maiatzaren 9a), Txema Matanzas, euskal abokatu, politikari eta presoa da.[1][2][3]

Txema Matanzas
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé María Matanzas Gorostizaga
JaiotzaSanturtzi1965eko maiatzaren 9a (59 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaGasteiz
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakabokatua
KidetzaEkin
Koordinadora Abertzale Sozialista
Euskal preso politikoak (1978-egun)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Sortu
Euskal Herria Bildu

2007ko azarotik zegoen espetxean. Izan ere, 18/98 auziaren baitan, Ekin atalean zigortu zuten Matanzas eta hamar urte eta bederatzi hilabeteko zigorra ezarri zioten.

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta egin zuten operazioa, 1998an, Egin egunkaria itxiz eta hainbat lagun atxilotuta. Ekintza honekin Garzonek "Dena da ETA" printzipio politiko-judizial sortu zuen. Zazpi urte beranduago hasi zen epaiketa, baina behin betiko sententzia 2009an eman zuen epaileak: 38 lagun zigortu zituen -Txema Matanzas tartean- eta bederatzi absolbitu. KAS, Ekin eta Xaki legez kanpo utzi zituen.[4]

Espainiako gobernuak euskal preso politikoei egiten dien sakabanaketaren ondorioz, Matanzas urruneko gartzeletan egon zen preso eta Puerto III (Kadiz) espetxean zegoen askatu zutenean. Senideak eta lagunak zain izan zituen kanpoaldean.[5]

Erreferentziak

aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.