Txatxo (Lantzeko inauteria)

Artikulu hau ihauterietako mozorroari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txatxo».

Txatxoak Lantzeko inauterietako pertsonaiak dira. Herriko biztanleak irudikatzen dituzte. Animalia larru eta arropa zaharrekin jantzirik, lastozko erratzekin eta aurpegia estalita, oihuka, bertan daudenak xaxatu eta oldartzen zaizkie.

Txatxoak beste pertsonaien atzetik joaten dira, eta une jakinetan lehenik Ziripot defendatu eta Zaldiko harrapatzen saiatzen dira, eta gero arotzak laguntzen dituzte Zaldiko ferratzen. Azkenik, Miel Otxin hil ondoren, txatxoek zortzikoa dantzatzen dute.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Txatxo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-25).

Kanpo estekak

aldatu