Down Under Tour
Down Under Tourra, Australiako hegoaldean, Adelaide inguruan, jokatzen den txirrindularitzako etapakako lasterketa profesional bat da. Urtarrileko hirugarren astean jokatzen da eta UCI WorldTour egutegiaren barruan dago, lasterketa profesionaletako mailarik gorena. 2008tik UCI ProTourreko zati da, eta, gaur egun, UCI World Tourreko egutegia irekitzen duen proba da.
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1999 | ||
Ekitaldi kopurua | 24 (urtea: 2024) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Urt) | ||
Mota | Etapakako lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Australia | ||
Antolatzailea | UCI | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Mailak | 2.4 (1999) 2.3 (2000-2004) 2.HC (2005-2007) 2.PT (2008-2010) 2.UWT (2011-) | ||
Zirkuitua | UCI World Tour | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Stephen Williams | ||
Garaipen gehien lortu duena | Simon Gerrans (4 garaipen) | ||
Dokumentazioa |
Lasterketaren historia
aldatu1999an sortua, Down Under Tourra urtarrileko bigarren erdian ospatzen da, Europako talde askori parte hartzeko aukera ematen diena, hilabete beranduago hasiko den Europako denboraldiari begira ondo prestatzeko. Australiako txirrindularientzat aukera ezin hobea da euren herrialdean lehiatzeko. Simon Gerransek du lasterketa honetako errekorra, lau garaipenekin. 2005 eta 2007 artean Down Under Tourra “UCI Oceania Tour”raren zati izan zen 2.HC mailan 2008an Down Under Tourra Europatik kanpo zegoen lehen UCI ProTour lasterketa izan zen.
Palmaresa
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (fr) Tour Down Under : Richie Porte remporte l'étape reine, Daryl Impey le classement final, lequipe.fr, 2019.eko urtarrilak 20.