Thurso (Eskozia)
Thurso (Eskoziako gaeleraz: Inbhir Theòrsa, eskozieraz: Thursa) Eskozia ipar kostaldeko herria da, Highlandetako eremu administratiboan dagoena. Garai batean burgh izaera izan zuen eta, Wickekin batera, Caithness konderriko bi udalerri nagusienetako bat da. Gaur egun 7,933 biztanle inguru ditu. Thurso ibaia herritik pasatzen da eta izen bereko badian itsasoratzen da, herriko portua kokatzen den lekuan.
Thurso Inbhir Theòrsa Thursa | ||
---|---|---|
Eskozia | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Eskozia | |
Eskoziako kontseilu gunea | Highland | |
Posta kodea | KW14 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 58°35′46″N 3°31′16″W / 58.5961°N 3.5211°W | |
Azalera | 4,82 km² | |
Demografia | ||
Biztanleria | 7.933 (2001) 0 (2001) | |
Dentsitatea | 1.646 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 1847 | |
Ordu eremua | UTC±00:00 | |
Hiri senidetuak | Brilon |
Antzinetik itsas portu garrantzitsua izan da Iparraldeko herrientzat. Gaur egun arrantzak garrantzia handi izaten jarraitzen du. Dounreay zentral nuklearra herrian dago eta lantoki garrantzitsuenetakoa da bertako herritarrentzat. San Peter eliza zaharra (St. Peter's Kirk) , Eskoziako zaharrenetako da eta dagoeneko 1125ean existitzen zela badakite.