Teruelgo gudua
Teruelgo gudua Espainiako Gerra Zibilan jazo zen gudua izan zen, 1937ko abenduaren 15 eta 1938ko otsailaren 22 artean Teruel inguruan egindakoa.[1] Errepublikako Herri Armadak hiriburua setiatu eta hartu zuen, nahiz eta garnizoiaren erresistentziak eta klima gogorrak konkista bi aste atzeratu. Azken gotorleku frankistek 1938ko urtarrilaren hasieran amore eman zuten eta matxinoek kontraeraso zuten. Hala ere, errepublikanoek eutsi eta frankistek ezin zuten berriki galdutako hiria berreskuratu.
Teruelgo gudua | |||
---|---|---|---|
Espainiako Gerra Zibila | |||
Teruelgo guduaren mapa. | |||
Data | 1937ko abenduaren 15a-1938ko otsailaren 22a | ||
Lekua | Teruel inguruan. | ||
Koordenatuak | 40°21′N 1°06′W / 40.35°N 1.1°W | ||
Emaitza | Matxinoen garaipena. | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Otsailean matxinoek hegal errepublikanoak gainezkatu zituzten eta Alfambran garaipen erabakigarria izan zuten. Horri esker, bidea ireki eta otsailaren 22an Francok hiria bereganatu zuen. Biontzako higadura handia izan arren, larriagoa izan zen errepublikanoentzat.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Martínez Bande, J.. La batalla de Teruel. Madril: San Martín ISBN 84-7140-088-X..
- ↑ Thomas, Hugh. (1976). La Guerra Civil Española. Bartzelona: Grijalbo ISBN 84-253-2767-9..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Aragoiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |