Sveinn Björnsson (Kopenhage, 1881eko otsailaren 27a - Reykjavik, 1952ko urtarrilaren 25a) islandiar politikaria izan zen. Islandiako lehendabiziko presidentea izan zen 1944tik hil zen arte.

Sveinn Björnsson


1. Islandiako presidentea

1944ko ekainaren 17a - 1952ko uztailaren 31
← baliorik ez - Ásgeir Ásgeirsson
Alþingiko kidea

1914 - 1915
Alþingiko kidea


Alþingiko kidea

Bizitza
JaiotzaKopenhage1881eko otsailaren 27a
Herrialdea Islandia
HeriotzaReykjavik1952ko urtarrilaren 25a (70 urte)
Familia
AitaBjörn Jónsson
Ezkontidea(k)Georgia Björnsson (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKopenhageko Unibertsitatea : zuzenbide
Reykjavík Junior College (en) Itzuli 1900)
Hizkuntzakislandiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Jasotako sariak
Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.

Zuzenbidea ikasi zuen Kopenhageko Unibertsitatean eta fiskala izan zen Islandian. Islandiako hargin beltzen maisu handia ere izan zen.

Reykjavikeko udaletxeko kide izan zen 1912tik 1920ra, eta bertako lehendakari izan zen 1918tik 1920ra. Parlamentuko kide ere izan zen. 1918an Islandiako independentzia lortu ondoren, Islandiako enbaxadore izan zen Danimarkan.

Islandiako Independentzia gorabehera, estatuburuak Danimarkako erregea izaten jarraitzen zuen. Alemaniak Danimarka okupatu ondoren, Björnsson erregeorde izendatu zuten 1941eko maiatzean. Ekainean tropa estatubatuarrak herrialdean sartzea eskatu zuen.

1944ko ekainaren 17an herrialdeko lehen presidentea bihurtu zen errepublika aldarrikatuta. 1945ean eta 1949an presidente hautatu zuten berriro, oposiziorik gabe eta 1952ko urtarrilean hil zen, agintaldia amaitu gabe.