Stirlingeko zubiko gudua

Stirlingeko zubiko gudua 1297ko irailaren 11n egindako Lehen Eskoziako Independentzia Gerraren gudua izan zen. Bertan, Andrew Morayk eta William Wallacek zuzendutako eskoziarrek mendean hartu zituzten Surreyko dukea zen John de Warenne-k eta Hugh de Cressingham-ek zuzendutako ingelesak, Stirling inguruan, Forth ibaian.

Stirlingeko zubiko gudua
Eskoziako Independentzia Gerrak
Lehen Eskoziako Independentzia Gerra
Egungo Stirlingeko zubia
Data1297ko irailaren 11
LekuaStirling
 Eskozia
Koordenatuak56°07′48″N 3°56′06″W / 56.13°N 3.935°W / 56.13; -3.935
EmaitzaEskoziarren garaipena
Gudulariak
Eskozia Eskoziako erresuma Ingalaterra Ingalaterrako erresuma
Buruzagiak
Andrew Moray
William Wallace
John de Warenne, Surreyko Dukea
Hugh de Cressingham†
Indarra
300 zaldun inguru
2.000 oinezko
1.000 – 2.000 zaldun
8.000 – 10.000 oinezko
Galerak
Gutxi 7.000 (% 70–90 artean)

Andrew Morayren eta William Wallaceren gudarosteek zubitik aldi berean 60 zaldun baino gehiago ezin zirela igaro aprobetxatu zuten. Hugh de Cressinghamek zuzendutako zaldunak eta 5.400 oinezko ingeles eta galestarrek osatutako abangoardia helduta, eskoziarrek mendean hartu zituzten[1].

Surreyk, nahiz eta hegoaldean leku ezin hobean egon, egindako sarraskia ikusita, atzera botatzea erabaki zuen. Bere armadaren zati bat errenditu egin zen; tartean, James Stewart eta Maol Choluim eskoziarrak.

Ondorioak

aldatu

Stirlingeko zubiko gudua hondamendia izan zen ingelesentzat, lehendabizikoz eta egoera jakin batzuetan infanteriak zalditeria mendean har dezakeela erakutsi zuelako.

Eskoziarrek ia ez zituzten eroriak izan, Andrew Moray buruzagia izan ezik. Wallacek Ingalaterrako iparraldea erasotzea erabaki zuen eta 1298ko martxoan Eskoziako zaindari bihurtu zen. Eduardo I.a Ingalaterrakoak, Flandriatik itzuli, eta uda horretako Falkirkeko guduan Wallace hartu zuen.

Filmetan

aldatu

Stirlingeko zubiko gudua 1995eko Braveheart filmean agertzen da, Mel Gibsonek zuzenduta. Hor, William Wallace jotzen da schiltron formazioaren asmatzailetzat, nahiz eta gudu hartan erabili ez zen (Falkirkeko guduan, berriz, bai).

Erreferentziak

aldatu
  1. H. Maxwell (argitar.), "The Chronicle of Lanercost 1272 – 1346", 1913. I. Liburukia 164. orr.

Bibliografia

aldatu
  • Barrow, G. W. S., "Robert Bruce and the Community of the Realm of Scotland", 1976.
  • Brown, C., "William Wallace" 2005.
  • Ferguson, J., "William Wallace: Guardian of Scotland"., 1948.
  • Nicholson, R., "Scotland-the Later Middle Ages", 1974.
  • Prestwich, M., "The Three Edwards: War and State in England, 1272–1277", 1980.
  • Traquair, P., "Freedom's Sword"

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu