Splash 1984an Ron Howardek zuzendu zuen film bat da, fantasiazkoa eta komedia erromantikoa. Lowell Ganzek eta Babaloo Mandelek idatzia, Allen izeneko protagonistaz (Tom Hanks) maitemintzen den sirena baten (Daryl Hannah) istorioa kontatzen du.

Splash
Jatorria
Argitaratze-data1984
IzenburuaSplash
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideatheatrical release (en) Itzuli eta eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa, komedia dramatikoa eta fantasiazko filma
Iraupena111 minutu
Koloreakoloretakoa
Produkzio-kodea0260
Grabazio lekua(k)New York, Los Angeles eta Bahamak
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ron Howard
Gidoigilea(k)Lowell Ganz
Babaloo Mandel
Bruce Jay Friedman (en) Itzuli
Brian Grazer


[[Kategoria:Bruce Jay Friedman (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Tom Hanks
Daryl Hannah
John Candy
Eugene Levy
Dody Goodman
Rance Howard
Royce D. Applegate (en) Itzuli
Jeff Doucette (en) Itzuli
Richard B. Shull
Howard Morris (en) Itzuli
Tony Longo
Bobby Di Cicco
Nora Denney
Patrick Cronin
Shecky Greene
Charles Macaulay
Joe Grifasi
Clint Howard
Nick Vallelonga (en) Itzuli
Valerie Wildman
Lee Delano
Jodi Long
Eileen Saki
Bill Smitrovich
Migdia Chinea Varela
Than Wyenn
Charles Walker
Ronald F. Hoiseck (en) Itzuli
Jack Hallett
Daryl Edwards (en) Itzuli
Fil Formicola
Rick Dano (en) Itzuli
Babaloo Mandel
Fred Lerner
Bob Harks (en) Itzuli
Jill Jacobson






[[Kategoria:Royce D. Applegate (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jeff Doucette (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Howard Morris (en) Itzuli antzeztutako filmak]]








[[Kategoria:Nick Vallelonga (en) Itzuli antzeztutako filmak]]








[[Kategoria:Ronald F. Hoiseck (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Daryl Edwards (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Rick Dano (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Bob Harks (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaBrian Grazer
Konpainia ekoizleaTouchstone Pictures
The Walt Disney Company

EdizioaDaniel P. Hanley (en) Itzuli
Mike Hill (mul) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaLee Holdridge
Argazki-zuzendariaDonald Peterman
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York
Argumentu nagusiaZientzialari eroa
Historia
Gertaera nabarmenakprincipal photography (en) Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0088161 Filmaffinity: 829095 Allocine: 38382 Rottentomatoes: m/splash Mojo: splash Allmovie: v46141 TCM: 91096 Metacritic: movie/splash TV.com: movies/splash-20th-anniversary-edition Netlix: 60030172Edit the value on Wikidata
kronologia
Splash Splash, Too (en) Itzuli

Historia

aldatu

Disneyko konpainia bat den eta helduentzat zuzendutako filmeetan ere espezializatu zen Touchstone Filmsek ekoitzitako lehen filmeetako bat da. Protagonista nagusiaren papera Tom Hanksi eskaini aurretik Dudley Moore, Bill Murray eta John Travoltari eskaini zioten, hauek paper horri uko egin ziotelarik. Eta sirenaren papera Daryl Hannahri eskaini aurretik Sissy Spacek, Debra Winger eta Jane Fondari eskaini zioten, hauek ere paperari uko egin ziotelarik. Tom Hanksek zinean lortu zuen lehen arrakasta izan zen, eta Daryl Hannah aktore ezagun bihurtu zen sirenaren bere paperarekin.

Istorioa

aldatu

Umetan, Allen Bauer (Tom Hanks) itsasora jaurtitzen da itsasontzi batetik zeozer bitxia ikusten duelako, azkenean sirena bat dena. Urte batzuk beranduago, jada heldua denean, itsasora toki berean erortzen da, eta sirena berak (Daryl Hannah) salbatu egiten du. Sirenaren isatsa giza hankatan bihurtzen da lehor dagoenean eta berriz isats bihurtzen da bustitakoan.

Egun batzuk igaro ondoren, sirenak Allen faltan botatzen du, eta honen bila doa New Yorkera, uretara erori zitzaion diruzorroagatik non topatu asmatzen duelarik. Biluzik agertzen da Askatasunaren Estatuaren oinarrian jende guztiaren aurrean eta atxilotu egiten dute. Allenen diruzorroa daramanez, honi abisua ematen diote eta bere etxera eramaten du. Sirenak ez du Allenen hizkuntza batere hitzegiten, baina azkar ikasten du telebista ikusiz, biltegi handietara doa arropa erostera giza bizitzara ohituz, eta Madison izena hartzea erabakitzen du. Allenekin bizitzen geratzen da denbora askoan, eta azkenean ezkontzea erabakitzen dute Allenek bere emaztearen benetako izaera ezagutu gabe.

Bitartean, sirena ikusi zuen eta honi buruz ikertzen aritu zen zientzialari batek aurkitu egiten du. Hutsegindako zenbait saiakeren ondoren, azkenean aurkitu egiten du eta mozorroa kentzen dio, bere benetako izaera erakutsiz oinak urarekin busti ondoren, isats bihurtzen direnak lekuko askoren aurrean sirenak Alleni bere sekretua aitortu behar zion une berean. Allen eta sirena behartuta eroaten dituzte gune zientifiko batera, Allen laster askatzen duten arren, ezer berezirik ez duela ikusita. Sirena aurkitu zuen zientifikoak azkenean Alleni eta honen anaiari laguntzen die sirena askatzen.

Azkenean, sirenak ihes egiten du eta Allenek berarekin joatea erabakitzen du duen guztia baztertzea batere inporta ez zaiolarik eta elkarrekin uretara doaz bizitza berri bat urazpiko munduan hasteko.

Aktoreak

aldatu

Sariak

aldatu

Film hau jatorrizko gidoiaren mailan Oscar Sarietarako izendatua izan zen.

Jarraipenak

aldatu

Greg Antonaccik Splash Too izeneko jarraipen bat zuzendu zuen, 1988an agertu zena, baina ez zuen jatorrizko aktoreekin lan egin.

Eleberriak

aldatu

Erresuma Batuan Target Booksek Ian Marterrek Ian Don ezizenarekin idatzitako pelikularen nobelizazio bat argitaratu zuen.

Kantuak

aldatu

Bitxikeriak

aldatu

H2O telesailean ere sirenei filme honetan gertatzen den gauza bera gertatzen zaie. Lehor daudenean giza hankak dituzte, eta bustitakoan hankak isats bihurtzen zaizkie.

Kanpo estekak

aldatu