Sobietar disidente
Sobietar disidentea, bere gobernuaren politika edo ekimenekin ados ez zegoen eta modu aktibo batean ekimen horren aurka akzio bortiz edo baketsu batzuekin kexatzen zen Sobietar Batasuneko herritarra zen. Kexa horiek zirela eta, KGBk edo gobernuko beste agentzia batzuek sobietar disidenteei, jazarpenak, presoaldiak, edo heriotza zigorrak ezarri zizkieten.
1970ko hamarkadatik, mendebaldeko propagandan erabili zuten hitza, eta gero, sobietar hedabideetan, izeka egiteko. Sobietar Batasuneko gizarte eskubideen defendatzaileek hitza eurenganatu zuten.
Urriko Iraultzatik sobietar politiken aurkako disidenteak eta horien kontrako jazarpenak baziren ere; hitza, Josef Stalinen ondorengo garaietako disidenteekin baino ez da erabiltzen.